Irakasle baten gaitasun digitala ebaluatzea: Funtsezko aspektua
by Ikanos, Maiatza 15, 2014
Ikasgela batean IKTetan oinarritutako ekintza bat, blog bat partaidetza klase fisikotik hedatzeko helburuarekin edo e-learning plataforma batean kurtso bat garatzea; informazioa edota dokumentazioa ikasleekin banatu edo bere datu pertsonalen segurtasun eta osotasuna ziurtatzea irakasle batek inguru akademiko gero eta digitalizatuago batean behar dituen gaitasunen adibide batzuk dira.
Irakasle batek bere klaseetan erabiltzen dituen ikuspegi digitalak eragin handia dauka bere ikasleek gaitasun hauek garatuko dituzten moduan.
IKTen bitartez irakasle-ikasleen arteko erlazioan agertu den paradigma berri hau Euskadiren heziketa zentroetan aurrera doa egunero, baina gaur egun benetako irismena zein den jakiteko modurik ez dago, interesa eta aldatzeko gaitasunean oinarritutako prozesu baten irismena hain zuzen ere. Honek garrantzi handia ematen dio irakasleagoaren gaitasun digitala neurtzeari.
Helburu honekin bat eginda, Eusko Jaurlaritzaren Ekintzailetza, Berrikuntza eta IGren Zunendaritzatik Ikanos proiektuaren barne, gaitasun digitalen eremuan diagnostiko orokor bat egiteko tresna diseinatu du, “Ikanos autodiagnostiko testa” deritzona.
Test honen erabilpenaren lehen esperientzia pilotua Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Euskal Institutuaren (KEI-IVAC) elkarlanarekin burutu da. Proba hau, arinki moldatuta, Lanbide Heziketako irakasleak auto-ebalua daitezen erabili da.
Oso partaidetza ona izan duen pilotuak 9 zentro ezberdinetako 654 Lanbide Heziketako irakasleekin garatu da, hiru Lurralde Historikoetan eta 10 kualifikazio familia tipo ezberdinetan banatuta daudelarik.