Euskarazko Wikipedia aberastuz
Euskarazko Wikipedia aberastuz
egilea: Gazteaukera,
Denontzat aski ezaguna da dagoeneko Wikipedia, sareko entziklopedia askea. Filosofia irekia eta parte hartzailea duen wiki honek hainbat hizkuntzatan eskaintzen ditu edukiak. Eta nola ez, euskarak ere badu bere txokoa jakintzaren munduan. Edonork lagundu dezake Wikipedian; edukiak itzultzen, akatsak zuzentzen zein artikulu berriak proposatzen, beti ere zenbait jarraibideri jarraituz. Horretarako tutorial honek zeregin honetan hasiberria denari lagun dakioke.
Hamar urteko ibilbideari esker, dagoeneko 120.866 artikulu daude euskaraz wikipedian eta berriki egin den 11.000 edukitako ziztadak, asko lagundu du kopuru honen gorakadan. Une honetan, euskaraz dauden edukiek 44. postua betetzen dute munduko hizkuntzen zerrendan, Tailandieraren atzetik eta Norvegieraren aurretik.
Elhuyar fundazioak Hizkuntza Politikaren Sailburuordetzako eskaerari jarraituz abenduaren amaieran 11.000 sarrera berri jarri zituzten euskarazko Wikipedian. Helburua, Lur hiztegi entziklopedikoaren eta Lur entziklopedia tematikoaren edukiekin euskal Wikipedia aberasteko lanak bideratzea eta lan horien berri ematea izan dira. Esan beharrik ez dago, urtebetean egindako lan honek asko aberastu duela euskarazko Wikipedia.
Dena den, nahiz eta lan asko dauden euskaraz, erabiltzaile gehiagoren parte-hartzea lortzea oso beharrezkotzat jotzen dute euskarazko Wikipediaren alde lanean dihardutenek. Zeregin honetan laguntzeko, 2011ko Durangoko azokan Wikipediako edizio-maratoi saioa antolatu zuten. Guztira 25 pertsonek parte hartu zuten bertan eta 2000 edizio-eragiketa baino gehiago egin zituzten bertara hurbildu ziren lagunek. Parte hartzera anima zaitez!