Itsas izarra lagun, badator Ibilaldia 2010

Itsas izarra lagun, badator Ibilaldia 2010

Itsas izarra lagun, badator Ibilaldia 2010

egilea: Gazteaukera, 

32. urtez ekingo dio aurten Bizkaiko Ikastolen jaiak, Bermeoko Eleizalde Ikastolaren eskutik maiatzaren 30ean. Antolatzaileek Ibilaldiaren edizio honetarako lelo gisa, "Marigoran Kikunbera" aukeratu dute. Ikastolen mareak gora dihardu eta "kukunbera" edo beldur barik, marean sartzeko ahalegina dutela erakutsi nahi dute bermeotarrek lelo honekin. Aurtengo logotipoak bost besodun itsas izarra erakusten du: itsasoa, ikastola, kultura, izartu eta euskara direlarik beso bakoitzaren ardatz.

Berritasun gisa Ibilaldiko web orrian, google earth bidezko ibilbidea eta Facebookeko orria ireki dituzte aurtengoan. Hona hemen Ibilaldiaren bideoa.