Hormei bizia ematen
egilea: Gazteaukera,
Blu deritzon marrazkilari eta hormetako artista plastikoak bere azken bideoa plazaratu berri du Interneten: BIG BANG BIG BOOM. Lan honetan, egileak bizitzaren jatorriaz duen eritzia azaltzen du. Ohiko gainazalen ordez, etxebizitza, lantoki huts, kaleetako horma zein bestelako hiritar espazioetan marrazten du egileak. Bere lanetan marrazkiek bizia hartzen dute inguruko espazioen jabe eginez, animaziaori esker. Animazio teknika honek lan handia baina, emaitza ikusgarriak ere ematen ditu, nolanahi ere.