Esker onez, Auzolandegiak 2010
Esker onez, Auzolandegiak 2010
egilea: Gazteaukera,

Auzolandegiak 2010 jadanik atzean gelditu dira, baina bidean oroitzapen ugari ageri dira. Esperientzia eder honetaz gozatzeko aukera izan duzuen guztion artean geldituko da bizitakoaren zaporea.
Gazteaukeratik urtero egin ohi den lehiaketak, zuen bizipenak gainontzeko gazteekin banatzeko bide izateko asmoa du eta horregatik argazki, idazlan zein bideoak eskatu eta eskertzen ditugu. Modu horretan jasotzen dugu baita ikusi eta sentitu duzuenaren zatitxo bat.
Esker onez gaude munduko bazter ezberdinetatik bidali dizkiguzuen lanengatik, besteak beste, Togo, Alemania, Korea, Malaga, Burgos, Cuenca, Kanada, Merida, Islandia, Frantzia eta Tolosako auzolandegietara hurbiltzeko aukera izan dugulako zuei esker. Pasarte ederrak eta argazki eta bideo zoragarriak jaso ditugu.
Lehiaketaren emaitza laster aurkeztuko dugu baina benetan ez da erraza izango irabazlea hautatzea. Bitartean goza itzazu, pasarte zein irudiez eta zabaldu auzolandegietako espiritua partaide izan zareten guztiok lagun, senide eta gizartean zehar.
Argazki, bideo eta idazlanen inguruko zuen eritziak jaso nahi ditugu, hortaz egin iruzkinak.
Eskerrik asko!
Argazkia: Kike Alonso
