Chagemakers, gizarte berrikuntza gazteen eskuetan

Chagemakers, gizarte berrikuntza gazteen eskuetan

Chagemakers, gizarte berrikuntza gazteen eskuetan

egilea: Gazteaukera, 

Hogeibat Europar gaztek bat egin zuten gazteen artean ekintzailetasuna zabaltzeko estrategiak pentsatu eta diseinatu asmoz, azaroaren 12tik 14ra bitartean Bilbon egin ziren topaketetan. Jarduera hau nazioarteko Ashoka erakundeak antolatu zuen Zerbikaserakundearen eta beste hainbat talderen laguntzaz. "Irtenbide ekoiztetxea" lelopean aritu ziren gazteak Creativity Zentrumen egoitzan lanean. Topaketa hauek Ashoka España erakundearen "Chagemakers gazteak" ekimenaren parte dira eta gazteen artean ekintzailetasuna sustatzea bide dute.

Ashoka ekintzaileen proiektu berritzaileak babestu eta bultzatzeko lanean ari den nazioarteko erakundea da. Beti ere, proiektuen xedea gizarte-beharrizanei konponbidea ematea da. Iñigo Blanco euskaldunak, topaketa hauetan parte hartu du eta bere bizipenen inguruko testigantza ekaini digu gazte ekintzaile honek.

Nola jakin zenuen Ashoka erakundeak "Irtenbide ekoiztetxea" lelopean gazteen ekintzailetasuna bultzatzeko tailer bat eskainiko zuela?

Tira, historia konplikatua da. Zerbikas, Ashokaren laguntzaile izan da abentura honetan eta beraiek dei egin zidaten niri. Zerbikasekoek Innovadis Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campuseko jenderengana jo zuten gazte bila. Nik bertan eman nuen sormena eta zerbitzuen diseinuaren inguruko lantegi bat Funky Projects eko lankideekin eta hori dela eta dei egin zidaten. Sare lan onaren emaitza izan da.

Bazenuen aurretik Ashoka erakundearen berririk?

Bai, noski. Erakunde hau nazioarteko erakunderik garrantzitsuenetariko bat da berrikuntza eta gizarte ekintzailetasuna bultzatze aldera. Gainera, beren ekimenak Alemaniako Hub Berlinen (Gizarte berrikuntza zentroa) lanean egon nintzenetik ezagutzen nituen. Zein eratako gazteak bildu zarete eta nolako hartu-emanak izan dituzue? Harremana primerakoa izan da. Bat-batean elkar hartu genuen denok, antzeko ardurak eta espiritua genuelako. Hainbat tokitako gazteak batu gara: Alemania, Holanda, Belgika, Estatu Batuak. eta denok neurri batean gizarte proiektuetan eskarmentua izan dugu. Oso ondo egon da horrenbeste gazte sortzaile interesgarrirekin bat egitea.

Nolako dinamikak egin dituzue asteburuan zehar?

Egia esan, ez gara minutu batez ere geldi egon. Alde batetik, gazteek "Changemaker" (aldaketaren eragile) bihurtzeko orduan dituzten motibazio eta trabak aztertu ditugu.Staples ek Galdakaon dituen bulegoak ere bisitatzeko aukera ere izan dugu. Bertako langile eta zuzendariekin sormena eta aldaketa nola egin daitekeen enpresa handietan aztertu ditugu. Era beran, EDEX eta Valnalíon ekoen bisita era jaso dugu. Beraien ekintzaile bizipen eta aholkuek aho zabalik utzi gintuzten. Lanaz gain denbora izan dugu baita ondo jan eta zerbait hartzera irteteko.

Nolako emaitza izan du lan prozesu honek eta topaketak berak?

Egian esan, atzeko topaketa askotan izan naiz, baina honetatik, besteekin alderatuz, proiektu bat jaio da. Estatutik gentozen 8 lagunok Chagemaker talde bat eratu dugu eta gure lehendabiziko egitasmoa abian jarri nahi dugu; "Ideien ekoiztetxea" deritzon Think & Do Tank bat. Ondorengo asteetan Internet bidez lan egingo dugu proiektuan eta urtarrilean aurrez-aurreko bilera izango dugu Bartzelonan. Gure asmoa, ekimen berrien bidez Chagemaker gazte ugari sortzea da. Momentu honetan proiekturako diru iturriak begiratzen gabiltza baina oso animatuta gaude ideia aurrera ateratzearekin.

Nola ulertzen duzu ekintzailetasuna eta zein lan esparrutara bideratu nahiko zenuke?

Galdera pixka bat konplexua da. Ekinztailetasunak adierazpen eta garapen ugari izan ditzake. Banaka, elkarte gisa, zein enpresa handi batean egonik izan zaitezke ekintzaile; "intrapreneur" deritzona. Nire iritziz norberaren jarrera da garrantzizkoena: pentsamendu kritiko eta sortzailea izatea, ekintzara bideratua, ingurugiroaren, gizartearen eta enpresa munduaren egoera aintzat hartuz.

Gazteek beren ekintzailetasuna indartu behar dutelakoan al zaude, gizartea aldatu eta hobetu nahi badute?

Bai, erabat. Gazte-gaztetatik ikastola eta eskoletan hasi beharko litzatekeela uste dut ekintzailetasuna lantzen. Gazteok gizartearen parte aktibo izan behar dugu eta gure inguruan gertatzen denaz arduratu. XX.mendeko liderrek eta formekin badakigu nolako etorkizuna datorkigun eta aldaketa egitea gure esku dago.