Spraikada, Euskal Herriko bosgarren graffiti lehiaketa

Spraikada, Euskal Herriko bosgarren graffiti lehiaketa

Spraikada, Euskal Herriko bosgarren graffiti lehiaketa

egilea: Gazteaukera, 

Bere bosgarren edizioa beteko du aurten Topagunea elkarteak antolatzen duen Euskal Herriko graffiti lehiaketak. Hori dela eta, aldaketa nabarmenekin dator edizio berri hau. Lehenengo eta behin, izen propioa estreinatuko dute aurten. Graffitiaren munduan mugitzen diren lagunen proposamenak eta iritziak jaso ostean, Spraikada izena eramango du ekimenak aurrerantzean. Eta, izenarekin batera, irudi grafiko berria ere estreinatuko dute.

Spraikada, V. Euskal Herriko graffiti lehiaketaren azken buruz-burukoa Erandion (Bizkaia) jokatuko da, uztailaren 19an. Lehiaketan parte hartzeko, egin nahi den graffitiaren zirriborroa ekainaren 27a baino lehen bidali behar da. Jasotako lan guztien artean, hamar onenak aukeratuko dira, eta horiek izango dira Erandioko hormetan islatuko direnak.

Parte hartzeko baldintza gutxi batzuk bete behar dira, besteak beste, 16 urtetik gorako gaztea izatea, graffitiko testuak euskaraz egitea, zirriborroa epea amaitu aurretik bidaltzea eta, finalista suertatuz gero, aukeratutako zirriborroko graffitia antolakuntzak emandako sprayekin egitea. Hortik aurrera, estiloa, teknika eta gaiak libreak dira erabat.

?