V. Eremu Urriko Hizkuntzetako Kantu Jaialdia

V. Eremu Urriko Hizkuntzetako Kantu Jaialdia

V. Eremu Urriko Hizkuntzetako Kantu Jaialdia

egilea: Gazteaukera, 

Lulea (Suedia) herrian ospatuko da, urriaren 18an, V. Eremu Urriko Hizkuntzetako Kantu Jaialdia Liet-Lavlut 2008, hau da, Europako hiztun gutxiko hizkuntzei zuzenduta dagoen kantu jaialdi bakarra.

Europako hamar edo hamabi erregio ordezkatuko dituzten artistek eremu urriko edo erregioetako hizkuntzetan sortutako abesti originalak interpretatuko dituzte. Aurreko edizioetan, euskaraz, bretoieraz, katalanez, kornikoz, frisieraz, friulieraz, gaelikoz, manes gaelikoz, okzitanieraz, ijitoeraz, saamieraz, sorbieraz eta galesez abestu dira kantak. Azken edizioan (2006) Gari abeslariak hartu zuen parte "Hil ez denak" kantuarekin.

Zabalik dago aukeraketa epea eta, beraz, parte hartu nahi duten artistek maiatzak 1 baino lehen bidali behar dituzte beraien abestiak aukeratuak izan daitezen. Bai letra zein musika ere originalak izan behar dira eta ez dira onartuak izango abesti tradizional edo herrikoiak. Izena ematea Internetez eginbehar da.

Batzorde independente batek lau edo sei abesti aukeratuko ditu maiatzaren bukaerarako, eta horiek izango dira urriaren 18an Lulean (Suedia) jokatuko den finalean parte hartuko dutenak.

Egun horretan, irrati eta Internet bidez zuzeneko emanaldia egin nahi dute antolatzaileek, horrela, entzuleek eta internautek ere SMS eta Internet bidez botoa emateko aukera izan dezaten. Jakina, emanaldira bertaratutakoek ere botoa emateko eskubidea izango dute.

?