Belaunaldi arteko trukaketa Bergarako Mizpirualde egoitzan
| Lekua: | Bergara (Gipuzkoa) |
| Modalitatea: | Hirugarren adineko pertsonen gizarte-dinamizazioa |
| Helburua: | Egoiliarrei zuzendutako jardueretan laguntzea |
| Egunak: | Abuztuaren 2tik 16ra |
| Abuztuaren 16tik 30ra | |
| Adina: | 18-26 urte |
| Aniztasun funtziolana duten gazteentzat: 18 – 30 urte | |
| Plaza-Kopurua: | 20 txanda bakoitzean |
| Mota: | Estatukoa |
| Hizkuntza: | Gaztelania - euskara |
Bergara Gipuzkoako mendebaldeko ertzean dago, Debagoiena izeneko eskualdearen barruan.
Gipuzkoako bigarren udalerria da eremu-zabaleran , eta komunikabide-ardatz garrantzitsu batean kokatuta dago: ordubete baino gutxiago Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetara (Donostia, Bilbo eta Gasteiz). Gainera, kostaldeko Deba eta Getaria herri ederretatik 30 km baino ez dago.

Informazio gehiago:
- Bergarako Udala: http://www.bergara.eus/eu
AUZOLANDEGIAREN DESKRIBAPENA
Bergarako udalak bertako herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuen artean, aipa dezagun hirugarren adinekoentzako Mizpirualde egoitza, Bergarako bertako eta inguruko herrietako 100 lagunetik gora hartzen dituena. Auzolandegia bertan garatu nahi da, (pertsona nagusien atentzio integralera zuzendutako gizarte eta osasun zentroa) 2021eko abuztuan. Bi hamabostalditan.
Boluntarioek astelehenetik ostiralera parte hartuko dute, goizez eta arratsaldez, egoitzako animazio taldeak antolatutako ekintzetan.
Gazteek ordutegi hau bete beharko dute egoitzan:
- Goizez: 10:15 – 12:30
- Arratsaldez: 17:00 – 19:00
Horrez gain, astean txango bat egingo dute egoiliarrekin batera, txango egunetako arratsaldeetako ordutegia ondorengoa izango da: 14:00 – 19:00. Txangoa dagoen egunetan, goizeko jardunaren ordutegia egokituko da Auzolandegiko begirale eta koordinatzaileak egoki ikusiz gero.
Hamabostaldiaren bukaeran gazte eta egoiliarrek parte hartzeko jai bat egingo da arratsalde batean.
Bergarako Udalaren ustez, egokia da Mizpirualdeko egoiliarren eta gazteen arteko harremanak trukatzea, gazteek eta adinekoek elkar laguntzeko eta elkar ezagutzeko aukera eskaintzen baitu.
Mizpirualde Egoitzako egoiliarren artean hainbat lekutako gazteak egoteak alderdi positibo batzuk azpimarratzen ditu:
- Egunerokotasunak ezartzen duen errutina apurtzen du.
- Gazteekin harremanetan jartzeak emozio positiboak sortzen ditu egoiliarren artean.
- Gazteekin harremanetan jartzeak egoiliarren narriadura kognitiboa estimulatzen du.
- Gizartean integratzeko eta parte-hartzeko helburua betetzeko ekintza egokia da.

Egin beharreko lanak:
- Psikomotrizitate-jarduerak.
- Egoiliarrei egunkaria irakurtzen laguntzea.
- Kartetan jolastea haiekin.
- Egoiliarrei ibilaldietan eta irteeretan laguntzea.
- Aisialdiko eta jolas-jarduerak antolatzea.
- Jaiak eta jolas-jarduerak antolatzea.
- Egoitzako kideen arteko harremanak sendotzeko ekintzak.
- Egoiliarren egoitzatik kanpo harremanak errazteko ekintzak egitea.
- Boluntarioak taldetan banatuko dira egoiliar guztiengana iristeko: autonomoak, mendekoak eta mendeko handiak.
ANIMAZIO JARDUERAK
Animazio taldeak hainbat ekintza proposatuko ditu, auzolandegiko partaideen eta auzolandegia hartuko duen komunitatearen arteko harremanak sendotzeko eta lanak garatuko diren ingurunea hobeto ezagutzeko. Bestalde, Euskadiko kultura eta ohiturak ezagutzeko lagungarriak izango dira.
Txangoak, bisita kulturalak Euskadiko hiri nagusietara eta kostaldera, kirol-ekintzak, jolasak… antolatuko dira. Ekintza horiek guztiak arratsaldero eta asteburuetan egingo dira, eta bertan auzolandegiko kide guztiek parte hartuko dute.
Programa aurrerago zehaztuko da programa. Animazio taldeak kontuan hartuko ditu boluntarioen proposamenak.
ERAMAN BEHARREKO GAUZAK
- Lo-zakua (ez dago izararik)
- Burkoa (behar baduzu)
- Garbitasun pertsonaleko artikuluak
- Dutxarako eta igerilekurako toallak
- Berokiak eta euritako arropak
- Mendiko oinetakoak eta kirola egitekoak
- Kapela eguzkitarako
- Eguzkitako krema
- Eguzkitako betaurrekoak
- Bainujantzia eta bainu-txanoa
- Txankletak
- Motxila txikia txangoetarako
ERAMAN BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
- NAN edo atzerritzar-txartela edo pasaportea.
- Osasun-txartel indibiduala
KOKAPENA ETA OSTATUA
- Kokapena: Mizpirualde Hirugarren adinekoen egoitza. Madalena plaza, 1. 20570 Bergara (Gipuzkoa).
- Ostatua: San Martin Agirre ikastetxean. Boni Laskurain, 25. 20570 Bergara (Gipuzkoa).
AUZOLANDEGIAN HASTEA
Auzolandegiaren lehen egunean, Bergarako Udaletxean, arratsaldeko 18:00etan, Martin Agirre Deuna plaza, 1. 20570Bergara (Gipuzkoa).
Ordu horretarako iritsi ezin denak (betiere, justifikatutako arrazoi bat dela medio), aurretik Eusko Jaurlaritzaren Gazteria eta Kirol Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio, eta hurrengo 24 orduetan, bederen, ailegatu beharko du auzolandegira.
NOLA HELDU
Bilbotik:
Vitoria-Gasteiztik:
Donostiatik:
AUZOLANDEGIAREN AMAIERA
Auzolandegia azken egunean amaituko da, gosaria hartu eta gero, goizeko 09:00ak eta 10:00ak bitartean.
ASEGURUA
Eusko Jaurlaritzak partaide bakoitzari istripurako eta erantzukizun zibilerako asegurua egingo dio.
Hala ere, gazte bakoitzak bere osasun-txartel indibiduala ekarri beharko du auzolandegira.
HARREMANETARAKO TELEFONOAK ETA E-POSTA
Eusko Jaurlaritza. Gazteria Zuzendaritza:
- Tel.: 945 01 95 01 – 945 01 95 36
- E-posta: gazteria-auzolandegiak@euskadi.eus
KUOTA
110 €
ARAUAK
Auzolandegian izena eman baino lehen, auzolandegietako arauak ezagutzea komeni da.
PLAZARI UKO EGITEA ETA KUOTA ITZULTZEKO ESKATZEA
Informazio guztia Uko egitea eta itzulketak orrian dago.