Batera: garai berri baterako ikuspegia

Proiektua

Helburuak

Bitktimologia-azterketaren arabera, hemen edo munduko beste edozein tokitan, biktimen eta gizartearen arteko harremana urruntasun-gertutasun oszilazio-ardatz batean kokatzen da. Denbora pasa ahala, biktimen eta gizartearen arteko harreman hori urruntzen duten faktoreak eta hurbiltzen duten faktoreak agertzen dira.

Eusko Jaurlaritzak biktimen eta gizartearen arteko interakzioa, elkargunea eta lotura bultzatu nahi ditu. Gaur egun bultzatzen eta hemendik aurrera bultzatuko diren programa guztiek horixe nabarmendu nahi dute: biktimen eta gizartearen arteko lotura bultzatzea. Garai berri baterako ikuspegi hori 2015eko udakenean aurkeztuko den Batera txostenean agertuko da. 2015eko ekainaren 4ean eta 5ean, ildo honen lehen urratsa izan zen “Terrorismoaren biktimak eta gizartea (PDF, 197 KB) (PDF, 197 KB)” jardunaldiak antolatu zituen Eusko Jaurlaritzak. Ekitaldi honetan Lehendakariak egin zuen adierazpenak bere kontzeptuzko planteamendua kokatu zuen.

Legegintzaldia

XI. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Órgano:
Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza ;
Azken aldaketako data: 2016/01/16