Barne-sustapeneko txanda

Enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetan ez da egongo barne-sustapeneko txandarik.

Enplegua finkatzeko prozesu bereziei dagokienez, hautaketa-prozesu bakoitzaren oinarri espezifikoetara jo beharko da, eta hautaketa-prozesu bakoitzaren oinarri espezifikoek hala xedatzen dutenean egongo da txanda hori.

Barne-sustapeneko txandan parte hartzeko baldintzak 22. oinarri orokorrean deskribatzen dira. (ikus HAUTAKETA-TXANDAK ETA –MODALITATEAK (leiho berri batean irekitzen da), eta HAUTAKETA-PROZESUETAN PARTE HARTZEKO BETEKIZUNAK (leiho berri batean irekitzen da), INFORMAZIO OROKORRA ataleko GAI OROKORRAK azpiatalean).

Barne-sustapena administrazio bateko talde eta azpitaldeetatik administrazio bereko talde eta azpitaldeetara egiten da. Beraz, prozesu hauetan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako langileek soilik parte hartu ahal izango dute txanda horretan.

Jatorrizko taldean edo azpitaldean zerbitzu aktiboan egoteko betekizunak hautaketa-prozesu osoan iraun behar du. Hau da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik –orduan bete behar dira, oro har, prozesuetan parte hartzeko eskatzen diren baldintza guztiak– hautaketa-prozesua guztiz amaitu arte, hau da, lanpostuaz jabetzeko unera arte.