EAEko ehiza azterketen 2026ko deialdia

[Ehiza azterketa]

Deskribapena


Xedea

Azterketa amaitu ondoren:

- Hiru eguneko epea duzu zuzenak izan ez diren galderak aurkaratzeko, posta elektronikoz: abeltzaintza-ganaderia@euskadi.eus

- 14 eguneko epean, behin-behineko emaitzak argitaratuko dira webgune honetan bertan.

- Gutxi gorabehera bi hilabeteko epean, emaitzak behin betikoak izango dira EHAAn argitaratu ondoren

Behin betiko emaitzak argitaratu ondoren:

- Pertsona "GAI" gisa agertzen bada, azterketa gainditu izanaren ziurtagiria eska dezakezu abeltzaintza-ganaderia@euskadi.eus helbide elektronikoan.

- Ziurtagiri honek beste autonomia-erkidego batzuetan ehiza-baimena eskatzeko balio du.

- Ziurtagiri honek beste autonomia-erkidego batzuetan ehiza-baimena eskatzeko balio du. - Euskadin ehizatzeko, dagokion foru-aldundian eskatzen da lizentzia, eta, kasu horretan, ez da nahitaezkoa ehiza-azterketa gainditu izanaren ziurtagiria aurkeztea, foru-aldundiek azterketaren emaitzak baitituzte.


  • 2. DEIALDIko azterketa

Eguna: 2026ko EKAINAK 6

Ordua: 10:00etan

Tokia: Vitoria-Gasteiz, Arabako campusa, "Elurreta" eraikina. Nieves Cano, 33

Azterketa egiteko izena emateko epea: 2026/04/07-tik 2026/05/07-ra arte.

Azterketaren TASA: 11,61 euro

Azterketan, test moduko 31 galderako galde-sorta bati erantzun beharko zaio, gehi erreserbako beste 3, baten bat baliogabetzen bada. Azterketa gainditzeko, gutxienez 24 galdera zuzen erantzun behar da. Azterketa egiteko denbora 50 minutu izango da gehienez.

Azterketako ikasgaiak Ehiza-baimenaren eta ehizatzeko gaitasunaren azterketaren uztaileko 29ko 160/2014 Dekretuaren II Eranskinekoak izango dira.

Ehizaren liburua: azterketaren gida

Nori dago zuzenduta


14 urtetik gorako pertsonak.

2026ko ehiza-azterketaren lehen deialdia egiteko ONARTUTAKO PERTSONEN zerrenda.

Betekizunak

  • Azterketa egiteko tasa ordaindu, 1/2007 Legegintzako Dekretua, irailaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartzeko dena, edo hori ordezkatzen duen araua betez. Ez dira azterketarako inskribatutzat joko inskripzio-epea amaitu baino lehen tasa ordaindu ez dutenak.
  • Azterketa gainditu ondoren, dagokion foru-aldundian ehiza-lizentzia lortzeko, eskatzaileak ezin du ehizatzeko gaitasungabetze-zigorra bete, eta 18 urte bete ez baditu, legez ordezkatzen dituen pertsonaren baimena izan beharko du.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


- Dagokion eskabide-eredua bete.

- Azterketari dagokion 11,61 €ko tasa ordaindu; ez dira inskribatutzat hartuko tasa ordaindu ez dutenak inskribatzeko amaiera-data baino lehen.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

EHAAn argitaratu eta hiru hilabete ondoren.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk