2026ko azterketa-deialdiak

Ohiko galderak

Oharra Behin deialdi batean matrikula eginda, ez da onartuko deialdi batetik bestera aldaketa egitea.

Deialdi-motak

Beheko taulan deialdien datu esanguratsuenak bildu dira. Azterketa-deialdi bati buruzko informazio xehea irakurtzeko, sakatu dagokion esteka orri honen goiburuan.

2026. urteko deialdien laburpena
Euskaltegietako ikasleen deialdia Deialdi irekia HOBE deialdia (ordenagailu bidez)
Baldintza nagusia Euskaltegiren batean matrikulatuta egotea 2025eko martxoaren 24tik aurrera. 16 urte beteta izatea edo matrikula egiten den urte naturalean betetzea. 16 urte beteta izatea edo matrikula egiten den urte naturalean betetzea.
Mailak

B1, B2, C1 eta C2 mailak.

Euskaltegian lortutako mailak erabakitzen du zein mailatako probetara aurkeztu.

B1, B2, C1 eta C2 mailak.

Azterketariak aukeratzen du zein mailatako probetara aurkeztu, baina azterketaldi bakoitzean maila bakar baterako bakarrik egin daiteke matrikula.

B1, B2, C1 eta C2 mailak.

Azterketariak aukeratzen du zein mailatako probetara aurkeztu, baina azterketaldi bakoitzean maila bakar baterako bakarrik egin daiteke matrikula.

Azterketaldiak Bi: bata udaberrian eta bestea udazkenean. Bi: bata udaberrian eta bestea udazkenean. Bi: bata udaberrian eta bestea udazkenean.
Matrikulazio-epeak (2025)
  • Lehen azterketaldia: apirilaren 9tik 14ra
  • Bigarren azterketaldia: irailaren 7tik 13ra
  • Lehen azterketaldia: apirilaren 9tik 14ra
  • Bigarren azterketaldia: irailaren 7tik 13ra
  • Lehen azterketaldia: apirilaren 9tik 14ra
  • Bigarren azterketaldia: zehazteke
Aztertokiak
  • Araba
  • Bizkaia
  • Gipuzkoa
  • Araba
  • Bizkaia
  • Gipuzkoa
  • Bartzelona
  • Madril
  • Gipuzkoa
Proben aplikazioa Irakurmen- eta entzumen-probak euskaltegiak aplikatu eta kalifikatzen ditu. Idazmen- eta mintzamen-probak bi egunetan egingo dira (batean idazmen-proba, eta bestean mintzamen-proba). Irakurmen- eta idazmen-probak batera egingo dira, egun batean; entzumen- eta mintzamen-probak batera egingo dira, beste egun batean.  Ordenagailuz egingo dira entzumen-, irakurmen- eta idazmen-probak egun batean; mintzamen-proba beste egun batean egingo da.
Azterketaldien artean emaitzak gordetzea

2024tik aurrera (2024 barne) irakurmen- eta entzumen-probak gainditu dituzten B1–C2 mailetako ikasleek 2026an idazmen- eta mintzamen-probak bakarrik egin beharko dituzte. Idazmen-proba ere gaindituta badute, mintzamen-proba bakarrik egin beharko dute.

Baliozkotze batzuk beste deialdietara ere zabalduko dira (deialdi irekia eta HOBE).

Oharra: kasu horietan, azterketariak, bigarren aukerako matrikula egin eta ordaindu beharko du.

2024tik aurrera (2024 barne) irakurmen- eta idazmen-probak gainditu dituzten B1–C2 mailetako azterketariek 2026an entzumen- eta mintzamen-probak bakarrik egin beharko dituzte.

Deialdi irekian gordetako baliozkotze batzuk beste deialdietara ere zabalduko dira (euskaltegietako ikasleen deialdia eta HOBE).

Oharra: kasu horietan, azterketariak, bigarren aukerako matrikula egin eta ordaindu beharko du.

2024tik aurrera (2024 barne) irakurmen-, entzumen- eta idazmen-probak gainditu dituzten B1–C2 mailetako azterketariek 2026an mintzamen-proba bakarrik egin beharko dute.

HOBE deialdian gordetako baliozkotze batzuk beste deialdietara ere zabalduko dira (euskaltegietako ikasleen deialdia eta deialdi irekia).

Oharra: kasu horietan, azterketariak, bigarren aukerako matrikula egin eta ordaindu beharko du.

Matrikula-ordaina 45,50 € (azterketaldiko) 90 € (azterketaldiko) 90 € (azterketaldiko)
Batera-ezintasuna Deialdi jakin bateko azterketaldi batean matrikulatzen den azterketariak ezin du, sei hileko azterketaldi berean, inolako matrikularik burutu HABEren beste deialdi batean, nahiz eta beste maila batean izan.