VMware-k segurtasun-abisu bat argitaratu du larritasun ertaineko kalteberatasunak zuzentzeko besteak beste, CVE-2024-37085 a. Horren arabera, ransomware-taldeak aktiboki erabiltzen ari dira baimen handiak lortzeko eta fitxategiak zifratzeko malwarea ezartzeko. Akats hori ustiatzea larritasun handiko mehatxua da eraginpean egon daitezkeen sistemen konfidentzialtasunerako, osotasunerako eta erabilgarritasunerako.
Fabrikatzaileak dagoeneko argitaratu ditu dagozkion eguneratzeak eta arintze-neurriak, eta, horrela, akats nabarmena zuzendu du. Hori dela eta, urrakortasun hori eta beste batzuk prebenitzeko, sistema eta aplikazioak eskuragarri dagoen azken bertsioan eguneratuta izatea gomendatzen da, dagozkion adabakiak argitaratu bezain laster.
Erreferentzia gehigarriak