Azazetako Ega ibaia (2,5 km)

 

Azazetako Ega ibaiaren ibilbidea Arabako Lurralde Historikoaren hego-ekialdeko muturrean dago, Arabako Mendialdea eskualdeko Maeztu herrian, Arraia-Maeztu udalerrian. (A-132) Gasteiz-Lizarra errepidea hartuko dugu, ibilbidea herritik bertatik hasteko. Maeztun gaudela, errepideari jarraituko diogu, herria zeharkatzeko, eta azken irteera hartuko dugu, ezkerretara, “Vasco-Navarro” trenbidearen antzinako geltokira heltzeko. Bertan, aparkalekua dugu, eta bertatik bertara dago ibilbidearen hasiera.

 

Azazetako Ega Ibaia. Río Ega de Azazeta

 Ibilbidearen nondik norakoak

Lurrezko pista "Vasco-Navarro" trenbidearen Natura Bidea hartuko dugu, eta 500 bat metro egin eta gero, Azazetako Ega ibaiaren gaineko Peñasaladako zubira helduko gara. Handik ikusiko dugu ibaiaren ibilgua eta ibarrean gailentzen diren zuhaitzak: sahatsak, lizarrak eta haltzak. Trenbidearen natura bidean aurrera jarraituko dugu, ezkerretara utzita mendi magala eta ibaiaren eskuin aldea kolonizatzen dituen erkametzen baso trinkoa. Aurreraxeago, burdinolen erretenaren gaineko zubia pasa eta bide berdeari jarraituko diogu, eskuinean utzita udal igerilekuaren eremua. Puntu horretan dago igeritoki bihurtzen zen presa txikia. Vasco-navarro trenbidearen Natura Bidearen 41 kilometrora helduta, ibaiaren eta A-132 errepidearen gaineko burdinez zubia zeharkaturik ezker ibarrean, lurrezko pistatik jarraituko dugu harik eta kilometro batera presa txiki bat aurkitu arte. Bidearen erdian utzia dugu eskuinetara Bakarne Ama Birjinaren XIII. mendeko baseliza.

Uraren gelditasunak nabarmentzen du sahatsez,lizarrez eta haltzez jositako ibilguan dagoen presa. Ez da arraroa zenbait amuarrain (Salmo trutta) antzematea ibai tarte horretan.

Puntu horretara helduta, ibai gaineko zubira igotzea aholkatzen dugu – antzinako trenbidean- ibaiaren, presa txikiaren eta erretenaren hasieraren panoramika bat izateko. Erreten horrek Atauriko errotatik Antoñanako indarretxera zeraman ura. Itzulia joaneko bide beretik egitea dugu.

Jaitsi

 

 

Azken aldaketako data: