Artikulu nabarmenduak - Historikoa

Aldizkariak

Gazteen Euskal Behatokiak hilero aztertzen dituen dokumentuen artetik hiru artikulu nabarmentzen ditu. Historiko honekin posible da urteetan zehar proposatu direnak ikuskatzea.

Artikulu nabarmenduen bilduma historikoa 2026

  • 2026ko otsailean nabarmendutako artikuluak: Gazteriaren desafekzio politikoaren mailaren azterketa. Sare sozialetarako adikzioak osasun mentaleko arazoekin duen erlazioa, hala nola nerabe eta gazteen antsietatea eta depresioa. Euskal gazteak lan-merkatu aldakorraren aurrean.
  • 2026ko urtarrilean nabarmendutako artikuluak: Meritokraziaren mitoaren azterketa kritikoa, bere egiturazko desberdintasun ezkutuak eta pribilegioa eta dominazio kapitalistarekin duen harremana. AAko tresnak erabiltzeak unibertsitateko ikasleen ikaskuntza autonomoan duen eragina aztertzen du, ikuspegi kuantitatibo, ez-esperimental eta zeharkako diseinu baten bidez. Unibertsitateko berdintasun-planen elaborazio-prozesua, plan horien oinarri arautzaileak, zein genero-desberdintasunak murrizteko duten eragina kontuan hartuta

Artikulu nabarmenduen bilduma historikoa 2025

  • 2025eko abenduan nabarmendutako artikuluak: Pertsonen arteko harremanak eta inguruneko presioak behar bezala kudeatzeko gaitasuna indartzeko "bizitzarako trebetasunak" lantzea. Nola identifikatu zer faktorek eragiten duten jokabide autolesiboak (autosuntsitzaileak) agertzea. Influencerren jardueraren erregulazioa.
  • 2025eko azaroan nabarmendutako artikuluak: Desinformazioa: hezkuntza-arloko esku-hartze motak, bai eskola-ingurunean, bai online ingurunean. Gazteen ondoezen sintomatologia gizarte-zientzien ikuspegitik aztertu eta azaltzea. Azken 5 urteetan sare sozialek osasun mentalean nola eragin dezaketen eta marketin digitalak sare sozialen parte izan arte nola eboluzionatu duen.
  • 2025eko urrian nabarmendutako artikuluak: Espainiako bigarren aukerako eskolen (E2O) azterketa eta aurkezpena. Generoen arteko alde ideologikoa Espainiako Z belaunaldian. Inoren kargura ez dauden gazte migratzaileen migrazio-ibilbideak eta laguntza-sareak.
  • 2025eko irailean nabarmendutako artikuluaknerabeek drogak kontsumitzea eragiten duen jatorria eta kausak identifikatzea eta familiaren kalteberatasun-egoerak drogak kontsumitzean duen eragina. Nerabeen sexu-hezkuntza holistikoari buruzko literaturaren azterketa eta gazteen artean jokabide arduratsuak eta errespetuzkoak sustatzeko duen garrantzia. Haurren eta nerabeen gizarte-sareetako ahuleziak eta haien ondorio juridiko eta zibilak.
  • 2025eko udan nabarmendutako artikuluak. Emakumeen eta adingabeen aurkako indarkeria esparru digitalean. Alkoholari eta beste droga batzuei buruzko eskola-inkesten Europako proiektuaren (ESPAD) zortzigarren edizioko ondorio nabarmenenak. Indibidualizazioa eta autolaguntzako kultura. Gazte helduak, gizartea aldatzen ari den testuinguru batean.
  • 2025eko ekainean nabarmendutako artikuluak. Gizonen eta emakumeen arteko aldeak Z belaunaldian. Sare sozialetako mezuetan ziberjazarpena hautemateko eta detektatzeko unibertsitate-komunitatearen gaitasuna. Proxenetismo digitalaren fenomenoa eta adingabeak lineako plataformetan erakartzeko modua.
  • 2025eko maiatzean nabarmendutako artikuluak. Portaera-adikzioak. Lan-prekarietatea eta gazteen ongizate emozionala. Hipnosedatzaileek emakume gazteengan duten eragina.
  • 2025eko apirilean nabarmendutako artikuluak. Gazteen suizidioa. Genero-disforia. Hezkuntza afektibo-sexuala.
  • 2025eko martxoan nabarmendutako artikuluak. Sare sozialak eta immigrazioa. Sexu-indarkeria gaueko aisialdian. Adingabeen egoitza-harrera.
  • 2025eko otsailean nabarmendutako artikuluak. Emakume desgaituen sexu-eskubideak eta ugalketa-eskubideak. Gaitasun Intelektual Handidun ikasleak. Hilketa egin zuten nerabeen bizitza-istorioak.
  • 2025eko urtarrilean nabarmendutako artikuluak. Nerabezaroko aisia. Gazteen identitatea. Emozioen Autoerregulazioa Hobetzeko Online Programa.


Azken aldaketako data: