Euskadi 2020 Arrantza eta Akuikulturaren Egitasmoa

Proiektua aribidean

Helburuak

Plan Estratégico de Pesca y Acuicultura 2020Euskal Autonomia Erkidegoko Arrantza eta Akuikulturako Plan Estrategikoak (AAPE) mesede egingo dio ekonomia-hazkunde integratzaile, zentzudun eta iraunkorrari, bai arrantza-jardueraren alorrean, bai arrantzaren mendeko arrantza-komunitate eta -guneetan. Besteak beste, honako hauek ekarriko ditu: ekoizle-elkarteak indartzea; arrantza-eskubideak gehitzea; flota berriro dimentsionatzea, Arrantza Politika Bateratuaren arabera; arrantza-azpiegiturak hobetzea; arrantza-sektore komertzializatzailea bultzatzea, eta sektorean prestakuntza- eta gaikuntza-prozesu berriak lantzea.

39 erakunde publikok zein pribatuk parte hartu dute planaren lanketan, betiere, proposatutako ekintzei dagokien gardentasun eta parte-hartze politikaren barruan. Aurreikusita dago, halaber, parte-hartzerako eta kontrol publikorako mekanismo bat lantzea, Arrantza-arloko Aholku Batzordearen bidez, zeinak inplikatutako eragileen arteko gobernantzako jarduerak koordinatuko baititu.

Erabili den parte-hartze eskemarekin helburu asko lortu nahi izan dira: informazioa eta komunikazioa; iritzi- eta ikuspegi-trukaketa; ideiak sortzea eta eztabaida estrategikoa; Planari zilegitasun soziala ematea, eta atxikimenduak eta akordioak sortzea. Plana Irekian ere argitaratu zen, herritarren iritziekin aberasteko.

Euskadi 2020 Arrantza eta Akuikulturaren Egitasmoa

Atxikitzen zaion plana

Euskal Autonomia Erkidegoko Arrantza eta Akuikulturako Plan Estrategikoa, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiare Garapen eta Lehiakortasuneko Sailaren 2013-2016 aldirako Jarduera Plana.

Eremua

Euskal Autonomia Erkidegoa

Legegintzaldia

X. Legegintzaldia

Arduraduna

Erakunde:
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
Órgano:
Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza ;
Azken aldaketako data: 2016/01/16