Ertzaintzaren aurrean salaketa penal bat edo salaketa administratibo bat aurkeztea

Deskribapena


Ertzaintzak aukera ematen dizu webgune honen bidez salaketa azkar eta modu eraginkorrean izapidetu dezazun, Salaketa webgunean bete ostean, berretsi behar duzu. Ondoren sinatu beharko duzu zuk aukeratutako ertzain-etxean; han, web aplikazioak emandako erreferentzia adierazi beharko duzu.

Salaketak ez du eraginkortasun juridikorik izango sinatu arte, eta gehienez 72 orduko epea izango duzu sinatzeko.

Salatuko den gertaera mota:

  1. 400 euro baino gutxiagoko kaltea.
  2. Agiriak eta/edo gauzak galtzea.
  3. Agiriak eta/edo gauzak lapurtzea.
  4. Agiriak eta/edo gauzak berreskuratzea.
  5. Ibilgailu barruan lapurtzea.
  6. Ibilgailua lapurtzea.
  7. Ibilgailua berreskuratzea.

 


Salaketak aurkeztea

 

Nori dago zuzenduta


Adin nagusiko edozein pertsona.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Ertzaintzaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Ertzaintzaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Kodea(k)

  • Salaketak aurkeztea: 1093701

Salaketa aurkeztea


 

Salaketa webgunean bete ostean, berretsi eta ondoren sinatu egin beharko duzu zuk aukeratutako ertzain-etxean; han, web aplikazioak emandako erreferentzia adierazi beharko duzu. Salaketak ez du eraginkortasun juridikorik izango sinatu arte, eta gehienez 72 orduko epea izango duzu sinatzeko.