Segurtasuneko sailburuaren 2025eko maiatzaren 2ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuak, mendeko lanpostu bat eta ostalaritzako laguntzaile beste bat betetzeko, segurtasun-administrazioko langile lan-kontratudunen eremuan.

Argitalpen-data: 

2026ko maiatzaren 22an argitaratu da enplegu publikoaren atarian, Giza Baliabideen zuzendariaren Ebazpena. Ebazpen honen bidez, behin-behineko azken kalifikazioak, behin-behineko hurrenkera, behin-behineko hautatuaren nortasuna eta esleitu beharreko lanpostua argitaratzeko agintzen da.

Ebazpen honetan 10 egun balioduneko epea ematen da ebazpen honen aurkako ERREKLAMAZIOAK aurkezteko.