Osalanek finantzatutako ikerketa proiektuen aurkezpena

Laneko arriskuen prebentzioaren arloan ezagutza sustatu eta sortzea bilatzen duen ikerketarako deialdia da eta 500 mila euroko hornidura du. Elkar-trukerako jardunaldia izan da Osalanek Barakaldoko zentruan egin duena, proiektuen garapen faseak, helburuak, ondorioak, martxan jartzea eta etorkizunera begira zabaltzen diren lan ildo berriak ezagutzea ahalbidetu duena.

Presentación proyectos de investigación

 

OSALANek Barakaldon duen zentruan atzoko egunez 2014ko deialdian finantziatutako ikerketa proiektuak aurkeztu dira. 12 entitate dira urtebetez euren proiektuak aurrera eramateko diru laguntza jaso dutenak. Hauetako bat, Tecnalia Research & Innovation Fundazioak SAF€RA Europar Proiektuaren barruan aurkeztu duena da; OSALAN proiektu honetako bazkide patrozinatzailea da. Lantegi Batuak Fundazioa, Gureak Tallerrak, Ga, iker Fundazioa, Euskal Herriko Unibertsitatea, IMQ Prevención, edota UTE Línea 3 enpresa dira azken urtean euren proiektuak aurkeztu dituzten erakude eta enpresa batzuk. Hurrengo hilabeteetan, ikerketa proiektuok publikoarentzako irekia izango den ekitaldi batean aurkeztuko dira; bertaratzeko, izen ematea webgune honetan irekiko da.