Azpiegitura haundien lan taldearen bilera Osalaneko Zerbitzu Orokorretan

Gaur goizean OSALANen batu da Azpiegitura Haundien Lan Taldea, egun trenbideetan lanean ari dena. Izaskun Urienek erakundearen zuzendari nagusiak egin die harrera taldeko kideei eta bide batez eskertu, azken urteotan egin duten lan eskerga azpiegitura lanetan, arriskuei aurre hartzeko helburuarekin.

Lan talde honetako kide dira, Administrazio eta enpresa haundietako prebentzio arduradun eta teknikoak eta elkarrekin orain arte egindako lanetik jaio dira Laneko Arriskuen Prebentzioko bi gida: zubigintzakoa eta tunelen eraikuntzako. Momentu honetan, taldea trenbideen eraikuntzan eta hauek argi indarrez hornitzeko lanetan zentratua dago.

 

Argazki oina: Argazkian, Mónica Ubierna (Ferrovial), César Palacio (Dragados), Gonzalo Olea (OHL), Pablo García (Corsan Corviam); ondoan, OSALANeko teknikariak Ana Artitz (Gipuzkoa), Iratxe Martin (Alava), Pedro Martínez de la Hidalga (Bizkaia) eta Alberto Alonso (taldeko koordinatzailea); eta Izaskun Uríen (OSALANeko zuzendari nagusia) eta Andoni Gamboa (zuzendari ordea).