Argitalpen-data: 2016/06/30
EUSKO JAULARITZAK ALOKABIDE BERE SOZIETATE PUBLIKOAREN BITARTEZ PORTUGALETEN 25 ETXEBIZITZETAKO GILTZAK ENTREGATU DITU
Gaur, ekainak 30, Portugaleteko Grupo Alonso Allende 26, 27 eta 28an dauden eta Etxebizitza eta gizarte gaietako Sailarenak diren 25 etxebizitza entregatu ditugu.
Errentariekin Bizkaiko gure bulegoetan elkartuko gara eta bi txandetan egingo da, 10:00tan eta 12:00tan.
Promozio osoa 3 atarietan banatutako 32 etxebizitza dira (bi edo hiru geletakoak), gehi egokitutako bi etxebizitza. Ezaugarri teknikoak: berogailua zentrala da, zoru bero-emaile bidez eta berrikuntza da ez dagoela berogailurik eta aurretiko ordainketa kudeaketa sistema daramala, eta hori daraman sailaren lehendabiziko promozioa da.
Jardun honekin, pertsonen etxebizitza beharrei konponbide bat ematen zaio, Etxebizitzarako Zuzendaritza Planean ezarritako Ardatz Estrategikoetako bat betez: ahulenak diren kolektiboak etxebizitza lortzearekin zuzenean lotutako jarduerak sustatzea.