Zegama Lagunkoia elkarteen mapaketa lantzen ari da herriko boluntariotza-sarea indartzeko

Argitalpen-data: 

Zegama Lagunkoia elkarteen mapaketa lantzen ari da herriko boluntariotza-sarea indartzeko

Zegama Lagunkoia programak aurrera egiten jarraitzen du herriko eragileen arteko elkarlana sendotzeko helburuarekin. Azken jarraipen-bileran, iaz abiatutako lan-ildo nagusietako bati berriro heldu diote: Zegamako elkarteen mapaketa egiteari, hain zuzen ere.

Ekimen honen bidez, herriko boluntariotzaren egungo egoera ezagutzea bilatzen da, baita elkarteek egiten duten lana balioan jarri eta ikusgarritasuna ematea ere. Aldi berean, Zegama Lagunkoia programaren eta herriko elkarteen arteko harremanak sendotzea eta sinergia berriak sortzea da helburu nagusietako bat.

Prozesua iazko udan abiatu bazen ere, etenaldi baten ondoren, aurten berriro aktibatu da. Horretarako, galdetegi bat prestatu dute, herriko elkarteekin zuzenean lantzeko eta bakoitzaren jarduera, baliabide eta beharrak jasotzeko.

Bildutako informazioarekin, urte amaieran udaleko urtekarian argitalpen berezi bat egitea aurreikusten da. Bertan, Zegamako elkarteek garatzen dituzten jarduerak eta boluntariotzaren ekarpena modu bateratuan erakutsiko dira, herriko bizitza komunitarioaren balioa azpimarratuz.

Ekimen honek, gainera, Zegama Lagunkoia programaren lana herritarren artean zabaltzeko aukera emango du, eta etorkizuneko lankidetza-proiektuetarako oinarriak sendotzen lagunduko du.