- Jarduerak hobekuntza teknikoak dakartza eta funtsezko irtenbideak egokitzen ditu Oikiako, Aizarnazabalgo eta Xey-ko industrialdeko hondakin-uren bilketa eta tratamendua eraginkorragoa egiteko
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailari atxikitako URA-Uraren Euskal Agentziak jendaurrean jarri du "Zumaiako Oikia auzoko saneamendu-proiektua", eguneratu eta hasierako onarpena eman ondoren. Jardueraren helburua Aizarnazabaletik, Oikia auzotik eta Xey industrialdetik datozen hondakin-urak bildu eta Basustako (Zumaia) HUA-ra bideratzea egoki araztuak izan daitezen.. Horrela, eremu horretan dauden isurketak ondo kudeatu ahalko dira, eta inguruneko ingurumen-kalitatea hobetuko da.
Horretarako, kolektore, ponpaketa-estazio eta bultzada-sare egokitu bat ezartzea aurreikusi du proiektuak: trazadura hobetua; sare bereizle batean oinarritua (hondakin-urak eta euri-urak, bakoitza bere hoditik); emari handiagoak bere gain hartzeko gai. Xedea da hondakin-uren garraiatzea eraginkorragoa eta kontrolatuagoa bermatzea, ibilgura isurketak kentzea eta ingurunearen ingurumen-kalitatea hobetzea. Proiektuari buruzko informazioa
Proiektu eguneratua, baldintza berrietara egokitzeko
Orain jendaurrean jartzen den proiektua aurreko proiektua berrikusi eta eguneratzearen emaitza da — baldintza teknikoen eta lurralde-baldintzen bilakaerara egokitzeko. Hainbat aldaketa garrantzitsu sartu dira:
- Hasieran aurreikusitako eraikuntza-soluzioa birdefinitu da, eta alternatiba efikazagoa (hondakin-uren isurketen bilketa) eta eraginkorragoa (ur-ingurunearen ingurumen-hobekuntzari dagokionez itzulera handiagoko inbertsioa) planteatzen da.
- Ponpaketa- eta bulkada-sistema berriz ehundu da saneamendu-sistema, kokapen eta trazadura berriekin.
- Jatorriz diseinatu ziren emariak eguneratu dira, zeinak hondakin-uren ekarpen berriak ahalbidetuko dituen.
- Euri-uren eta hondakin-uren arteko bereizketa handitu da, hondakin-uren tratamenduaren eraginkortasuna handitzeko.
- Halaber, aurrekontua berrikusi da eta aurreikusitako gauzatze-epea luzatu da, jarduketaren nondik norako eguneratuarekin bat etorriz.
Jendaurreko informazioa
Proiektuaren hasierako onarpenarekin, URAk jendaurreko informazio-aldia ireki berri du. Epe horretan, dokumentazioa kontsultatzeko eskuragarri egongo da, eta herritarrek, erakundeek eta administrazio interesdunek alegazioak eta iradokizunak aurkeztu ahal izango dituzte. Izapide hori administrazio-prozeduraren mugarrietako bat da: jardueraren azken definizioan gardentasuna bermatzea eta parte-hartze publikoa bultzatzea helburu.
Jendaurrean jartzeko epea amaitu eta jasotako ekarpenak aztertu ondoren, URAk proiektua izapidetzen jarraituko du, behin betiko onartzeko eta ondoren lizitatzeko.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)