Taiwango Lan Ministerioaren ordezkaritza batek Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentzia bisitatu du Bilbon

Argitalpen-data: 

Bisitaren helburua lan-arriskuen prebentzioaren arloko Europako politikak eta jardunbide egokiak zuzenean ezagutzea izan zen

Taiwango Lan Ministerioaren ordezkaritza batek Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentzia bisitatu du Bilbon

Iciar Gonzalez Carrascok, Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzako zuzendariordeak, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuorde Elena Pérez Barredok eta Osalaneko zuzendari nagusi Lourdes Iscar Reinak harrera instituzionala egin zuten.

Topaketan, bi ordezkaritzek esperientziak trukatu zituzten prebentzioaren kudeaketan, segurtasunaren kulturan eta lan-ongizatearen sustapenean, eremu estrategiko horretako nazioarteko lankidetza-loturak indartuz.