Ikastaroa: "Suizidioaren prebentzioa: gatekeeper 1. mailako programa".

Argitalpen-data: 

Ikastaroa Bilbon eta Donostian, 2026ko apirilean.

Irudia. Suizidioa ikastaroa                                                          Egutegia

"Suizidioaren prebentzioa: gatekeeper 1. mailako programa" ikastaroa antolatu du Behatokiak.

Irakasleak: Jon García-Ormaza -(OSAKIDETZAKO psikiatra; Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean suizidioaren ikerketaren arduraduna; Biobizkaia Osasun Mentaleko ikerketa taldeko kidea; Neurozientzietan doktorea eta EHUko Neurozientzien Saileko irakasle elkartua) eta Alexander Muela (Psikologian doktorea eta EHUko Psikologia Fakultateko irakasle titularra; suizidioaren prebentzioarekin lotutako hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du eta ikerketa-arlo horri lotutako hainbat argitalpen argitaratu ditu). Elkarrizketa Alexander Muela irakaslearekin.

Ikastaroaren helburu orokorra honako hau da: profesionalek gazteengan suizidio jokabidearen alarma-egoerak antzematea, eta behar bezala erantzuteko eta osasun zerbitzu espezializatuetara bideratzeko gaitasunak eskuratzea.

Beste helburu batzuk hauexek dira:

  • Suizidioari eta suizidio jokabideei buruzko ezagutzak eskaintzea, fidagarriak eta eskuragarri dauden ebidentzia zientifikoetan oinarrituta.
  • Suizidioaren prebentzioaren eraginkortasunari buruzko jarrera positiboa garatzea.
  • Suizidioaren prebentzioan jarrera aktiboa hartzeko errezeloa kentzea, bai eta jokabide horien alde egiten ez duten aurreiritziak aldatzea ere.
  • Autoeraginkortasun handiagoa garatzea suizidio arrisku-egoeretan egoki esku-hartzeko.
  • Suizidio jokabidearen arrisku egoeretarako jarduketa-protokolo sendoak garatzeko ezagutzak eskuratzea.

Ikastaroaren-liburuxka (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da)

Donostian:

  • Noiz: apirilaren 21ean eta 28an
  • Hizkuntzaeuskara
  • Non: CRAJ. Anoeta, 28
  • Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara
  • Taldea: 20 lagun

Bilbon:

  • Noiz: apirilaren 22an eta 29an
  • Hizkuntzaeuskara
  • Non: Behatokiaren egoitza. Uriortu kalea, 11 – behea
  • Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara
  • Taldea: 20 lagun

Izena emateko epea: martxoaren 23tik 31ra

Hartzaileak:

Lehentasuna izango dute haur, nerabe eta gazteekin lan egiten duten edo laguntzen duten pertsonek (erakundeetan, elkarteetan, administrazio publikoetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan...), hala nola:

  • Hezkuntza ez-formaleko profesionalak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak, gazte- eta aisialdi-elkarteak, bai eta beste erakunde batzuetakoak ere).
  • Gizarte- eta familia-hezitzaileak.
  • Hezkuntza formaleko profesionalak (orientatzaileak eta irakasleak). 

Izena emateko hurrenkera ere hartuko da kontuan.

Oharra:

Izena emateko ziurtagiri digitala beharko duzu. Horren bidez, zure inskripzioaren egoerari buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzu, eta, ikastaroa amaitutakoan, bertaratzeko eta ebaluatzeko baldintzak bete badituzu, ikastaroaren ziurtagiria deskargatu ahal izango duzu. Arazorik baduzu, jarri harremanetan gurekin:

gaztebehatokia@euskadi.eus

Tel.: 94 4031645

Amaitutakoan, bertaratzeko eta ebaluatzeko baldintzak bete badituzu, ikastaroaren ziurtagiria deskargatu ahal izango duzu. Arazorik baduzu, jarri harremanetan gaztebehatokia@euskadi.eus helbidean edo 944031645 telefonoan.