Gobernu Kontseiluak Nerea Alday Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendari, Juan Carlos Medina Joko eta Ikuskizun zuzendari eta Jesús Arana Euskalmeteko zuzendari nagusi izendatzea onartu du gaurko bileran.
Nerea Alday, gaur egungo Joko eta Ikuskizun zuzendaria izango da aurrerantzean Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendari berria, Joseba Zorrilla egungo zuzendariak berak hala eskatuta kargua utzi ostean.
Aldaketa horren ondoren, Joko eta Ikuskizun zuzendari berria Juan Carlos Medina izango da. Medina nekazaritzako ingeniari teknikoa eta Añanako alkatea da 2011tik.
Gobernu Kontseiluak Euskalmeteko zuzendari nagusi berriaren izendapena ere onartu du gaur, Jose Antonio Arandak erretiroa hartu ondoren. Euskalmet- Euskal Meteorologia Agentzia sozietate publikoaren Administrazio Kontseiluak proposatuta, Gobernu Kontseiluak Jesús Arana Euskalmeteko zuzendari nagusi izendatzea onartu du. Aranak Industria Ingeniaritza Teknikoko ikasketak ditu, Elektronikako espezialitatearekin Mondragon Eskola Politeknikoan. Besteak beste, ingeniari gisa lan egin du Danobat S.Coop-en, zuzendari eta kudeatzaile gisa Eusteken, eta gaur egun Zarauzko Udaleko alkateordea da.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)