Segurtasun Sailak irmo gaitzetsi ditu ordu hauetan Bilboko kaleetan gertatzen ari diren istiluak. Gorabehera horien aurrean, Segurtasun Sailak honako hau jakinarazten du:
-Ordu hauetan, Deustuko Unibertsitatearen inguruan aurreikusita zegoen Vito Quilesen presentzia salatzeko bildu den pertsona talde bat istiluak sortzen ari da Bilboko kaleetan. Pertsona talde hori bera Deustuko ertzain-etxera joan da harriak hartuta. Bidean Bilboko Udaltzaingoaren motor bati su eman diote.
- Gogoratu behar da Vito Quilesek bertan behera utzi duela Bilbon egin behar zuen ekitaldia. Pertsona horrek Ertzaintzara deitu du 14:00etan, ekitaldia beste leku batera eramateko aukera aztertzeko. Argi jakinarazi zaio beste aukerarik ez zegoela. 16:06an, idatziz jakinarazi du uko egiten ziola ekitaldia egiteari.
-Horrek guztiak pentsarazten du ordu hauetan istiluak sortzen ari diren pertsona horiek aldez aurretik pentsatuta jokatzen ari direla istiluak sortzeko asmo bakarrarekin.
Ordu hauetan, Ertzaintzak bederatzi pertsona atxilotu ditu.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)