Gobernu Kontseiluak lankidetza-hitzarmen bat onartu du gaur Segurtasun sailaren eta Petronor enpresaren artean, interes komuneko eraikin eta azpiegituretan tripulatu gabeko aireontzien sistemak (UAS) detektatzeko eta neutralizatzeko segurtasunaren arloan.
Gaur onartutako hitzarmenaren bidez, bi alderdiek konpromisoa hartu dute interes komuneko eraikin, egoitza eta azpiegituretan UASak detektatzeko eta neutralizatzeko sistemak hedatzeko.
Petronorrek UASak detektatzeko eta neutralizatzeko sistemak instalatuko ditu babestu behar dituen lekuetan, erosketa- eta mantentze-kostuak ordainduta, baita sistema horiek urteko 365 egunetan 24 orduetan martxan mantentzea ere. Era berean, sistemaren funtzionamendua errazteko beharrezko segurtasun-langileak jarriko ditu. Segurtasun Sailak sistema horien berri izan beharko du etengabe, haiek gainbegiratu ahal izateko.
Bestalde, Segurtasun Sailak konpromisoa hartu du Petronorren sistemak emandako datuak bere informazio-sistemetan txertatzeko. Eredu estandar baten bidez, detekzio-sistemek hartutako datuak bilduko dira, eta detektatutako eta neutralizatutako droneei buruzko informazioa jasoko da. Segurtasun Sailak Petronorren sistemak emandako informazioa biltegiratuko du, UASen detekzioa hobetzeko.
Hitzarmenak lau urteko indarraldia izango du, eta beste lau urtez luzatu ahal izango da; arlo horretan egiten diren jarduerak jarraipen-batzorde batek gainbegiratuko ditu.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)