Sarrerak Internet bidez erosten dituzu? Iruzurrak saihesteko eta gehiago ez ordaintzeko gakoak

Argitalpen-data: 

Kontzertu, jaialdi, partidua edo ikuskizunetarako sarrerek askotan, salgai jartzen diren egun berean hegan egiten dute

Sarrerak Internet bidez erosten dituzu? Iruzurrak saihesteko eta gehiago ez ordaintzeko gakoak

Kontzertu, jaialdi, partidua edo ikuskizunetarako sarrerek askotan, salgai jartzen diren egun berean hegan egiten dute. Bira handiek, edukiera mugatuek, aurre salmentek, ilara birtualek eta minutu gutxiren buruan «agortutako» kartelek presa-sentsazioa sortzen dute, eta azkar erosten dugu, non egiten dugun ondo erreparatu gabe. Hemen agertzen dira, halaber, aukera faltsuak: «bi sarrera soberan» dituztela dioten Instagrameko profilak, plataforma ofizialak imitatzen dituzten web orriak edo azken orduko ustezko birsalmenta-orriak.

Modu horretan erosteak gehiago ordaintzea eragin dezake, edo, are okerrago, baliozkoak ez diren sarrerak jasotzea. Horregatik, komeni da minutu batzuk ematea non erosten ari zaren eta guneak zelako bermea eskaintzen duen egiaztatzeko.

Ezinbestekoa huts ez egiteko

Sarrera ekitaldiaren, taldearen, tokiaren edo antolatzen duen erakundearen webgune ofizialetik erosi beti. Normalean, gune horietatik baimendutako orrira eramaten zaituzte zuzenean.  Iragarkien, sare sozialen edo bilatzaileen bidez iristen bazara, begiratu ondo URL helbidea: fija zaitez ondo idatzita dagoen eta ez fidatu ofizialen antzeko izen susmagarriekin.

Birsalmenta-plataforma bat bada, kontuan izan horiek aukera ematen dutela partikularrek lehen erositako sarrerak saltzeko, eta, beraz, prezioak hasierakoa baino askoz ere altuagoak izan daitezke.

Ordaindu aurretik, irakurri arretaz informazio guztia:

- Azken prezioa, kudeaketa-gastuak barne.

- Itzultzeko edo ezerezteko baldintzak.

- Sarrera izenduna den ala ez (pertsonala eta tranferiezina).

Enpresa saltzailearen harremanetarako datuak.

Begiratu, halaber, webguneak ordainketa metodo seguruak eskaintzen dituen. Helbidearen hasieran “https://” jarri behar du (“s” segurtasunarena) eta giltzarrapo itxi baten ikonoa erakutsi behar du helbide-barran. Gainera, hobe da txartelaren bidez edo, arazoren bat izanez gero, kargua erreklamatzeko aukera ematen duten plataformen bidez ordaintzea, betiere banku-transferentzia zuzenak saihestuz. Jakina, ez sartu inoiz zure bankuko datuak azken prezio zehatza aurretik jakin gabe.

Susmoa izan honakoetan:

- “Sold out” duten ekitaldietarako sarrerak badira, prezio oso onean.

- Kontagailuak edo “azken sarreren” mezuak etengabe agertzen direnean.

- Ez dagoenean enpresaren informazio fiskalaren edo harremanetarako informazioaren arrastorik.

- Informazioa gutxi zainduta agertzen denean, akats ortografikoekin edo itzulpen arraroekin.

Gorde dokumentazio guztia: posta elektronikoak, ordainagiriak, pantaila-argazkiak eta erosteko baldintzak.. Sarrera bat erosten baduzu eta arazo bat sortzen bada -adibidez, ez da emaila iristen, sarrerak ez du balio edo ekitaldia bertan behera geratzen da-,informazio horrek erreklamatzeko balioko dizu.