Prestakuntzako eta lan-osasuna sustatzeko pilula berriak 2026an

Argitalpen-data: 

2025ean egin zen bezala, aurten ere martxan jarriko da etengabeko ikaskuntza errazteko eta lan-ingurunean zein lan-ingurunetik kanpo bizimodu osasungarriak sustatzeko diseinatutako ekimen hau.

Prestakuntzako eta lan-osasuna sustatzeko pilula berriak 2026an

Bideo labur hauek lan-osasunaren eta ongizatearen funtsezko gaiak dituzte ardatz, eta eguneroko errutinan ohitura osasungarriak txertatzeko eduki praktikoak eta eskuragarriak eskaintzen dituzte. 2026an zehar, aldizka argitaratuko dira, prebentzioari, autozainketari, ergonomiari, osasun mentalari eta laneko ongizaterako garrantzitsuak diren beste alderdi batzuei buruzko informazio eguneratua hurbilduz.

Edizio berri honekin, etengabeko prestakuntzarekiko konpromisoa indartu nahi da, eta langile guztiei lagundu nahi zaie jarduera profesionalean eta bizitza pertsonalean praktika osasungarriagoak eta seguruagoak hartzen.

Edukiak ondoren zehazten diren egunetan zabalduko dira:

Prestakuntza

Otsailak 27: Telelana

Maiatzak 29: Mutualitateak versus Prebentzio Zerbitzua

Urriak 23: Laneko asma

Sustapena

Urtarrilak 29: Loa eta lana

Apirilak 24: Bizkarra eta lana

Irailak 25: Deskonexio digitala