Pérez Iglesiasek Euskal Herriko Unibertsitatea munduko 400 unibertsitate onenen artean sendotzea nabarmendu du

Argitalpen-data: 

Unibertsitatea.jpg
  • Sailburuak zorionak eman dizkio euskal unibertsitate publikoari, hirugarren urtez jarraian munduko unibertsitateen %2 onenen artean jarraitzeagatik eta, horrela, nazioartean erreferente diren unibertsitateen artean duen posizioa sendotzeagatik.

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Pérez Iglesiasek zorionak eman dizkio Euskal Herriko Unibertsitateari, Shanghaiko Rankingaren 2026ko edizioaren arabera munduko 400 unibertsitate onenen artean jarraitzen duelako. Emaitza horri esker, euskal unibertsitate publikoa mundu mailan ondoen kokatutako erakunde akademikoen %2aren artean dago, 20.000 unibertsitate baino gehiagoko multzo batean.

Shanghaiko sailkapeneko lehen postuetan gero eta erakunde akademiko berri gehiago agertzen direnez, gero eta zailagoa da ondoen kokatutako unibertsitateen artean jarraitzea. Horregatik, sailburuaren iritziz, “gero eta eskakizun handiagoa duen nazioarteko testuinguru honetan, baloraziorik onena jasotzen duten unibertsitateen ehuneko biaren artean kokapenari eusteak garrantzi berezia du”.

Pérez Iglesiasek adierazi duenez, “sailkapen horiek ez dira sakralizatu behar”, baina Euskal Herriko Unibertsitateak talde horretan jarraitzeak aitortza egiten dio unibertsitatearen ibilbide akademiko eta ikertzaileari, baita “gero eta lehiakorragoa eta zorrotzagoa den nazioarteko eszenatoki batean maila gorenean lehiatzeko duen gaitasunari” ere.

Halaber, sailburuak EHUko unibertsitate-komunitate osoaren lana eskertu eta aitortu nahi izan du; izan ere, haren konpromisoari eta dedikazioari esker, bikaintasun-maila horiei eustea posible da.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)