Osasun Sailak bidea eman dio finantzaketa publikoa duten tratamendu medikoekiko atxikidura errazteko laguntzen deialdiari, 2,5 milioi eurorekin (Gobernu Kontseilua 2026-04-29)

Argitalpen-data: 

n770_logoconsejo.jpg
  • Agindua EHAAn argitaratu ondoren —seguruenik maiatzaren erdialdera— egin ahal izango dira eskabideak, modu telematikoan edo aurrez aurre Osasun Sailaren Lurralde Ordezkaritzetan, Osakidetzaren osasun-zentroetan eta Zuzenean - Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoetan
  • Euskadi izan da errenta baxuak dituzten pertsonentzako eta egoera zaurgarrian dauden taldeentzako konpentsazio-neurriak inplementatu zituen Estatuko lehen erkidegoa
  • Duela 14 urte laguntzak abian jarri zituenetik, Osasun Sailak 875.500 eskabide tramitatu ditu gutxi gorabehera, 47.700.000 euroko zenbatekoaz

Gobernu Kontseiluak bidea eman dio gaur Espainiako Gobernuak ezarritako koordainketa farmazeutikoaren aurrean preskribatutako tratamendu medikoekiko atxikidura erraztera zuzendutako Osasun Sailaren urteko laguntzen deialdiari, inork ez diezaion utzi, arrazoi ekonomikoengatik, preskribatutako medikamentuak hartzeari.

Euskadi izan zen errenta baxuak dituzten pertsonentzako eta egoera zaurgarrian dauden taldeentzako (pentsiodunak, langabeak, egoera irregularrean dauden etorkinak…) konpentsazio-neurriak inplementatu zituen Estatuko lehen erkidegoa.

Hala, laguntza horiek duela 14 urte hasi zirenetik, Osasun Sailak 875.500 eskabide tramitatu ditu gutxi gorabehera, 47.700.000 euroko zenbatekoaz.

Laguntza horien onuradun izango dira:

  • Gizarte Segurantzako pentsiodunak eta haien onuradunak, baldin eta urtean 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak badituzte eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako osasun-txartel indibidualaren titularrak badira.
  • Legezko langabezia-egoeran dauden pertsonak eta haien onuradunak, baldin eta urtean 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak badituzte eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako osasun-txartel indibidualaren titularrak badira.
  • Diru-sarrerak bermatzeko errenta laneko diru-sarrerak osatzeko errentaren modalitatean jasotzen duten pertsonak eta haien onuradunak, baldin eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako osasun-txartel indibidualaren titularrak badira.
  • Osasun-babeserako eta arreta sanitariorako eskubidearen titularren onuradunak —aurreko hiru apartatuetan aipaturiko titularrenak—, baldin eta EAEko sistema sanitarioak eman eta bermatzen duen osasun-txartel indibidualaren titularrak badira.
  • Eta Espainiako Estatuan erregistratu gabe edo egoiliar gisa baimendu gabe dauden atzerritarrak, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoak osasun-babeserako eta osasun-laguntzarako eskubidea aitortzeko emandako egiaztagiria badute.

Gaur iragarritako deialdia 2025eko ekitaldiko 2025eko abenduaren 1etik abenduaren 31ra eta 2026ko ekitaldiko 2026ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era bitarteko gastuaren aldiari dagokiona da. Deialdi hori finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoen zenbatekoa 2,5 milioi eurokoa da.

Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu ondoren — seguruenik maiatzaren erdialdera— egin ahal izango dira eskabideak, modu telematikoan edo aurrez aurre Osasun Sailaren Lurralde Ordezkaritzetan, Osakidetzaren osasun-zentroetan eta Zuzenean - Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoetan.

Preskribatutako tratamendu medikoekiko atxikidura errazteko laguntzei buruzko informazio gehiago aurki daiteke Osasun Sailaren web-orrian.

 

 

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)