- Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak dirulaguntzen deialdia ireki du prestakuntza zentro, erakunde sindikal eta prebentzio zerbitzu akreditatuentzat, lan ingurune seguruagoak eta osasungarriagoak sustatzeko
Osalan – Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak 300.000 euro onartu ditu Euskadiko prebentzio ordezkarien oinarrizko formakuntza finantzatzeko laguntzetan, langileen ordezkariek laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan duten gaikuntza indartzeko eta, horrela, lan ingurune seguruagoak eta osasungarriagoak sustatzeko.
Deialdia prestakuntza zentroei, erakunde sindikalei eta akreditatutako prebentzio zerbitzuei dago zuzenduta, betiere egoitza Euskadin badute. 48 orduko ibilbidea ezartzen du, bi bloketan banatuta: araudiari lotutako zatia (16 ordu), erakunde sindikalek emandakoa –100.000 euroko dirulaguntza gehienez–, eta zati teknikoa (32 ordu), Osalanen egiaztatutako prestakuntza zentroek eta prebentzio zerbitzuek emandakoa –200.000 euroko dirulaguntza gehienez ere–.
Deialdia lehiarik gabeko norgehiagoka prozedura baten bidez arautuko da, eta horrek esan nahi du eskabideak sarrera ordenaren arabera ebatziko direla, eskuragarri dauden funtsak agortu arte. Erakunde interesdunek modu elektronikoan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (euskadi.eus/egoitza), Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
1997an sinatutako Euskadiko Osasunaren eta Laneko Arriskuen Prebentzioaren Arloko Lanbide arteko Akordioan daude jasota laguntza horiek. Akordio horrek prestakuntza plan espezifiko bat ezartzen du lan arriskuen prebentzioko ordezkarientzat.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)