- Eskaera egiteko epea ekainaren 29ko 14:00ak arte egongo da zabalik
- Probak urria eta azaroa bitartean egingo dira, eta horietan EPE eredu berria txertatuko da: test motako azterketak eta hurrengo deialdietarako nota erreserba
- Guztira, 2026an zehar, Osakidetzak 5.425 plaza eskainiko dira 107 kategoriatarako, enplegu-deialdi arrunt batean inoiz lortutako kopururik handiena
Osakidetzak datorren asteartean, ekainak 2, irekiko du 23-24-25 EPEaren bigarren fasean izena emateko epea. Oraingo honetan 41 kategoriatan formalizatu ahal izango da izen-ematea, eta azterketak urria eta azaroa bitartean egingo dira. Hala azaldu du gaur Mahai Sektorialean. Gogoratu behar da Euskal Osasun Zerbitzuak aurten abiarazitako enplegu publikoaren deialdia hiru fasetan banatuta dagoela, eta hau bigarrena dela. Guztira 5.425 plaza eskainiko dira 107 lanbide-kategoriatarako, deialdi arrunt batean inoiz eskainitako kopururik handiena.
Ekainaren 1ean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian bigarren faseko oinarri espezifikoak argitaratzearekin batera, Osakidetzak egun bat geroago irekiko du 23-24-25 EPEko fase honetan izena emateko prozesua. Izena emateko epea Osakidetzaren webgunean egongo da zabalik, ekainaren 2tik 29ra, 14:00ak arte. Aurreko fasean bezala, Osakidetzak hautagaien eskura jarriko du izena eman duten kategoriari dagokion galdera-sorta.
Enplegu-deialdiaren berritasun nagusietako bat test motako proba bakarra egitea da, alderdi teorikoa eta praktikoa (baldin badago) bilduko dituena, eta hurrengo hiru urteetan nota gordetzeko aukera.
Lehenengo azterketak, ekainean
Orain arte, lehen faseko izen-ematea amaituta, 101.000 pertsonak baino gehiagok formalizatu dute EPE honetan parte hartzeko eskaera, zehazki, eskainitako lehen 9 kategorietan, masibotzat jotzen direnetan. Azterketak BECen egingo dira ekainaren 19an, 20an eta 21ean. Bigarren fasearen kasuan (orain hasiko da izena ematen), probak urria eta azaroa bitartean egitea aurreikusten da. Horrela, gainerako kategorietarako hirugarren fasearen deialdia bakarrik geratuko litzateke, eta uda ostean irekitzea aurreikusten da.
Guztira, 23-24-25 EPEak 5.425 plaza eskainiko ditu 107 lanbide-kategoriatarako. Deialdi honekin, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak sendotu egin dute Osakidetzako plantilla egonkortzeko eta sistema publikoa indartzeko egindako apustu irmoa, Osasunaren Euskal Itunetik eratorritako konpromisoen ildotik.
Gainera, gaur goizean egindako Mahai Sektorialean beste gai batzuetan ere aurrera egin da, hala nola lanpostu funtzionalei buruzko dekretu berrian (dokumentu hori azken txanpan dago, hurrengo saioetan behin betiko onartze falta den arren), bai eta pediatriako erizaintzako erizain espezialistak betetzeko irizpideak ezartzen dituen ebazpenean ere. Figura hori erabakigarria izango da Haursare (Osakidetzako zainketa aringarri pediatrikoen sarea) bezalako programak hedatzeko.
II FASEAN ESKAINITAKO KATEGORIAK
F.E. LARRIALDIETAKO MEDIKUA
F.E. OSPITALE-PEDIATRIAKO MEDIKUA
F.E. GSU-KO MEDIKUA
F.E. PSIKOLOGO-KLINIKO TEKNIKARIA
FARMAZIALARI TEKNIKARIA
ODONTOLOGO TEKNIKARIA
LIBURUZAINA
EKONOMIAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA
INFORMATIKAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA
LETRADU KORPORATIBOA
JURIDIKOKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA
MANTENTZE LANETAKO ETA INSTALAZIOETAKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA (GOI-MAILAKO INGENIARIA)
EUSKARAREN NORMALKUNTZAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA
ANTOLAKUNTZAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA
ERGONOMIA PREBENTZIO ETA PSIKOSOZIOLOGIA GOI-MAILAKO TEKNIKARIA
SEGURTASUN ETA HIGIENEAREN PREBENTZIORAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA
OPTIKA ETA OPTOMETRIAN DIPLOMADUNA
LAN-OSASUNEKO ERIZAINA
OSASUN MENTALEKO ERIZAINA
EMAGINA
TERAPEUTA OKUPAZIONALA
ADMINISTRAZIO ETA KUDEAKETAKO ERDI-MAILAKO TEKNIKARIA
MANTENTZE LANETAKO ETA INSTALAZIOETAKO ERDI MAILATO TEKNIKARIA (INGENIARI TEKNIKOA)
GIZARTE-LANGILEA
ANATOMIA PATOLOGIAKOA ETA ZITOLOGIAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
AUDIOPROTESIKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
DIETETIKAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
OSASUN-DOKUMENTAZIOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
ERRADIODIAGNOSTIKOKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
ERRADIOTERAPIAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
SUKALDARIA
INFORMATIKAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
ELEKTROMEDIZINA INSTALAZIOETAKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
FARMAZIAKO LAGUNTZAILEA
GARRAIO SANITARIOAREN GIDARIA
LARRIALDIETAKO IBILGAILUEN GIDARIA
JOSTUNDEGIKO OFIZIALA
BEROGAILUA MANTENTZEKO OFIZIALA-ITURGINA
MANTENTZE ELEKTRIKOKO OFIZIALA
INSTALAZIOEN MANTENTZEKO OFIZIALA
MANTENTZE MEKANIKOKO OFIZIALA
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)