Osakidetzak 23-24-25eko EPE-ko bigarren faseko azterketak egiteko egunak eta ordutegiak iragarri ditu

Argitalpen-data: 

EPE_osakidetza_jpg
  • 23.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena bigarren fase honetako 41 kategorietarako, eta hautaprobak BECen (Barakaldo) eta EHUko Gasteizko Elurreta ikastegian egingo dira azaroko hiru asteburutan, azaroaren 6-7-8an, eta azaroaren 21ean, 22an eta 27an

2023-24-25eko EPEaren bigarren faseko azterketak egiteko esleitutako ordutegiak gaur argitaratu ditu Osakidetzak bere webgunean, ekainaren 2tik aurrerako izen-emate epea izan zuten 41 lanbide-kategorietarako. Probak BECen (Barakaldo) eta EHUko Gasteizko Elurreta ikastegian egingo dira hiru asteburutan: 2026ko azaroaren 6an, 7an eta 8an, 21ean eta 22an eta 27an.

Hautaketa-probak ostiraletan, larunbat eta igandeetan egingo dira, hiru ordu-bloketan: goizekoa, eguerdikoa eta arratsaldekoa. Zehazki, honela antolatu dira:

 

KATEGORIA

DATA

LEKUA

ORDUTEGIA

FARMAZIAKO LAGUNTZAILEA

2026/11/06

Elurreta ikastegia - Vitoria-Gasteiz

17:30

PSIKOLOGO FT

2026/11/07

Elurreta ikastegia - Vitoria-Gasteiz

9:30

FARMAZIAKO FT

2026/11/07

Elurreta ikastegia - Vitoria-Gasteiz

9:30

GARRAIO SANITARIOAREN GID.

2026/11/07

Elurreta ikastegia - Vitoria-Gasteiz

9:30

ODONTOLOGIAKO FT

2026/11/07

Elurreta ikastegia - Vitoria-Gasteiz

13:30

LAN-OSASUNEKO ERIZAINA

2026/11/07

Elurreta ikastegia - Vitoria-Gasteiz

13:30

INFORMATIKAKO TEKN. ESP.

2026/11/07

Elurreta ikastegia - Vitoria-Gasteiz

13:30

AUDIOPROTESIKO TEKN. ESP.

2026/11/07

Elurreta ikastegia - Vitoria-Gasteiz

17:30

SEGURTASUNEKO PREBENTZIOKO GMT

2026/11/07

Elurreta ikastegia - Vitoria-Gasteiz

17:30

SUKALDARIA

2026/11/07

Elurreta ikastegia - Vitoria-Gasteiz

17:30

OPTIKAN DIPLOMADUNA

2026/11/08

Elurreta ikastegia - Vitoria-Gasteiz

9:30

EUSKARAREN NORMALIZAZIOKO GMT

2026/11/08

Elurreta ikastegia - Vitoria-Gasteiz

9:30

INSTALAZIOEN MANTENTZE-LANETAKO OF.

2026/11/08

Elurreta ikastegia - Vitoria-Gasteiz

9:30

INFORMATIKAKO TEKN. ESP.

2026/11/08

Elurreta ikastegia - Vitoria-Gasteiz

13:30

ELEKTROMEDIKUNTZAKO INST. TEKN.

2026/11/08

Elurreta ikastegia - Vitoria-Gasteiz

13:30

DOKUMENTAZIO SANITARIOKO TEKN. ESP.

2026/11/08

Elurreta ikastegia - Vitoria-Gasteiz

13:30

JOSKINTZAKO OFIZIALA

2026/11/08

Elurreta ikastegia - Vitoria-Gasteiz

17:30

ERGONOMIAKO GMT

2026/11/08

Elurreta ikastegia - Vitoria-Gasteiz

17:30

ANATOMIA PATOLOGIKOKO TEKN. ESP.

2026/11/08

Elurreta ikastegia - Vitoria-Gasteiz

17:30

LETRADU KORPORATIBOA

2026/11/21

Elurreta ikastegia - Vitoria-Gasteiz

9:30

MANTENTZE-LAN ELEKTRIKOETAKO OF.

2026/11/21

Elurreta ikastegia - Vitoria-Gasteiz

9:30

OSPITALEKO PEDIATRIAKO FEM

2026/11/21

Elurreta ikastegia - Vitoria-Gasteiz

9:30

MANTENTZE-LANETAKO ETA INSTALAZIOETAKO EMT

2026/11/21

Elurreta ikastegia - Vitoria-Gasteiz

13:30

EMAGINA

2026/11/21

Elurreta ikastegia - Vitoria-Gasteiz

13:30

OSASUN MENTALEKO ERIZAINA

2026/11/21

Elurreta ikastegia - Vitoria-Gasteiz

13:30

TERAPEUTA OKUPAZIONALA

2026/11/21

Elurreta ikastegia - Vitoria-Gasteiz

17:30

EMERGENTZIETAKO IBILGAILUEN GID.

2026/11/21

Elurreta ikastegia - Vitoria-Gasteiz

17:30

MANTENTZE-LANETAKO ETA INSTALAZIOETAKO EMT

2026/11/21

Elurreta ikastegia - Vitoria-Gasteiz

17:30

GMT JURIDIKOA

2026/11/22

Elurreta ikastegia - Vitoria-Gasteiz

9:30

MANTENTZE-LANETAKO OF. ITURGINA

2026/11/22

Elurreta ikastegia - Vitoria-Gasteiz

9:30

MANTENTZE-LAN MEKANIKOETAKO OF.

2026/11/22

Elurreta ikastegia - Vitoria-Gasteiz

13:30

EMERGENTZIETAKO FEM

2026/11/22

Elurreta ikastegia - Vitoria-Gasteiz

13:30

DIETETIKAKO TEKN. ESP.

2026/11/22

Elurreta ikastegia - Vitoria-Gasteiz

13:30

KSU-KO FEM

2026/11/22

Elurreta ikastegia - Vitoria-Gasteiz

17:30

ERRADIOTERAPIAKO TEKN. ESP.

2026/11/22

Elurreta ikastegia - Vitoria-Gasteiz

17:30

LIBURUZAINA

2026/11/22

Elurreta ikastegia - Vitoria-Gasteiz

17:30

ADMINISTRAZIOKO ETA KUDEAKETAKO EMT

2026/11/27

BEC - Barakaldo

9:00

ANTOLAKUNTZAKO GMT

2026/11/27

BEC - Barakaldo

12:00

GIZARTE-LANGILEA

2026/11/27

BEC - Barakaldo

15:00

EKONOMIAKO GMT

2026/11/27

BEC - Barakaldo

15:00

ERRADIODIAGNOSTIKOKO TEKN. ESP.

2026/11/27

BEC - Barakaldo

18:00

 

Horrela, Osakidetzak aurrera egiten du enplegu publikoaren deialdiaren prozesuan. 23.747 izangaik eman dute izena 41 kategorietako azterketak egiteko, 2026ko ekainean BECen (Barakaldo) azterketak egin zituzten 9 kategorietako izangaiez gain.

Hain zuzen ere, EPEaren lehen fasea ekainean egin zen, BECen, eta antolaketa- eta partaidetza-arrakasta sendoarekin amaitu zen. Hala, koordinazio arina eta hautagaien bertaratze handia lortu ziren, eta horrek Osakidetzak tamaina handiko hautaketa-prozesuetarako duen gaitasun operatiboa baliozkotu zuen.

2023-2024-2025eko EPE honekin, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Osakidetzako plantilla egonkortzearen eta sistema publikoa indartzearen alde egindako apostua sendotzen dute, Euskal Osasun Itunetik eratorritako konpromisoekin bat etorriz. Osasun Sailak koordinatzen duen akordio estrategiko horren arabera, osasun-sistema eraldatzea lehentasunezko ardatza da, antolamenduaren berrikuntza sustatzen du eta asistentziaren jasangarritasuna eta kalitatea bermatzen ditu euskal kudeaketa publikoaren printzipio gidari gisa.

 

 

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)