- "Zeure burua zaintzea, besteak zaintzea ere bada" lelopean Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak lehentasuna ematen diote biztanle kalteberenen txertaketa goiztiarrari: 6 hilabete eta 5 urte bitarteko haurrak eta instituzionalizatutako 60 urtetik gorako pertsonak, arrisku-baldintzak dituzten pazienteak, haurdun dauden emakumeak eta haur kalteberak
- Kanpaina honetan, Osakidetzak txertaketa herritarrengana hurbiltzean jartzen du arreta, txertaguneen bidez, hau da, hiru lurralde historikoetan dauden hitzordurik gabeko txertaketa-guneen bidez
- Osakidetzak txertaketa-taldea indartu du 225 erizain eta 85 administrariekin
- Aurreko urteetan bezala, gripearen aurkako txertoarekin batera, arriskuko biztanleei COVIDaren aurkako txertoa jasotzeko aukera eskainiko zaie
- Osakidetzaren gripearen aurkako txertaketa-kanpainak apustu irmoa egiten du Euskadiko Osasun Itunaren printzipioen alde: osasun prebentiboagoa, hurbilagoa, eskuragarriagoa eta herritarren benetako beharretan zentratua
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak gripearen aurkako 2026ko txertaketa-kanpaina aurkeztu dute gaur goizean Bilboko Areilza doktorearen anbulatorioan. Irailaren 28an hasi zen kanpaina hori, egoitzetan dauden pertsonekin eta 5 urte arteko haurrekin, eta urriaren 5ean xede-biztanleriarekin jarraituko du. Eta azaroaren 2rako aurreikusita dago txertaketarako gonbidapena gainerako herritarrei zabaltzea.
Gaurtik aurrera, osteguna, kanpainaren xede diren populazio-taldeetako pertsona guztiek eskatu ahal izango dute hitzordua: 60 urtetik gorakoek, arrisku-egoeraren bat duten pazienteek, haurdun dauden emakumeek, 6 hilabetetik 5 urtera bitarteko haurrek eta arrisku-baldintzak dituzten 15 urtera arteko haurrek, eremu soziosanitarioko eta osasuneko profesionalek, eta arrisku-pertsonen zaintzaileek eta bizikideek.
Aurreko kanpainetan bezala, telefono bidezko zita aktibatuko da, zure osasun-zentrora edo anbulatoriora deituta edo webgunearen edo apparen bidez, eta 80 urtetik gorakoen kasuan, biztanleria-talderik ahulena telefonoz jarriko da Osakidetza harremanetan.
Aurten, egoitzetan bizi diren adineko pertsonez gain, lehentasuna eman zaie haurrei.
Alberto Martinez sailburuak "Zeure burua zaintzea besteak zaintzea ere bada" leloa duen kanpaina berriaren funtsezko puntuak prentsaurrekoa eman ditu Lore Bilbao Osakidetzako zuzendari nagusiarekin, Pello Latasa epidemiologoarekin eta María Lopez de Gamiz Osakidetzako Erizaintzako zuzendariordearekin batera.
Osakidetzaren gripearen aurkako txertaketa-kanpainak Osasunaren Euskal Itunak prebentzioa eta osasunaren sustapena indartzeko dituen helburuei erantzuten die. Funtsean, gaixotasunari aurrea hartzen eta herritar guztiei beren osasuna zaintzeko urrats zehatzen bidez baliabideak ematen dizkion sistema baterantz aurrera egiten laguntzen duenez: gaixotasunari aurrea hartzen dio, txertaketarako sarbidea hobetzen du eta gehien behar dutenen babesa zabaltzen du, bereziki talde kalteberenena.
Aurkezpenean, sailburuak gogorarazi du oso garrantzitsua dela txertoa jartzea, norbera eta taldea babesteko metodorik onena baita, eta txertaketa-estaldura handitu behar dela, ahalik eta pertsona gehien immunizatzeko. "Behin eta berriz azpimarratzen dugu txertaketa eta estaldura handitzeko beharra. Iaz 603.083 dosi eman ziren, 2024an baino % 10,8 gehiago. Aurten, emaitza horiek hobetzen jarraitu nahi dugu, eta pertsona gehiagori eman nahi diegu txertoa hartzeko aukera". Aldi berean, txertaketa eskuratzeko aukerak zabaltzean jarri du arreta. "Nobedade nagusietako bat sarbiderako aukerak zabaltzea da. Herritarrek aldez aurretik hitzordua eskatuta izango dute txertoa, eta, aldi jakin batean, hitzordurik gabeko txertaketa-puntuak ere izango dituzte." Txertoguneen ezarpenari egiten dio erreferentzia, aurretiazko hitzordurik gabeko txertaketa-puntuak baitira, herritar guztiei urriaren 19tik azaroaren 1era bitartean txertoa jartzeko irekita egongo direnak.
Ekitaldi horretan, Osakidetzako zuzendari nagusi Lore Bilbaok txertaketa-taldeekin lotutako alderdiak aztertu eta zehaztu ditu, baita hitzorduekin eta gripearen aurkako immunizazioarekin lotutako datak, espazioak, ordutegiak eta modalitateak ere.
Gainera, sanitarioek gripearen aurkako txertoa jartzearen garrantzia gogorarazi du, eta kanpaina egiteak Osakidetzari dakarkion hedapen garrantzitsua ere nabarmendu du: “Aurten, antolaketa- eta plangintza-ahalegin handia egin dugu laguntza-baliabideak indartzeko eta txertaketa ahalik eta eraginkortasun, kalitate eta hurbiltasun handienarekin egin ahal izatea bermatzeko. Txertaguneak zabaltzea, ordutegiak zabaltzea eta kolektibo desberdinei aldi berean arreta ematea gure profesionalen aparteko konpromisoari esker bakarrik da posible”
Erizaintza, kanpainaren arrakastaren funtsezko zutabea.
Txertaketa-kanpainak eskatzen duen hedapen logistiko eta pertsonal garrantzitsuari aurre egiteko, Osakidetzak 225 erizain kontratatu ditu, gripearen aurkako txertaketa-lanak egin ohi dituzten erizaintzako profesionalekin batera. Erizaintzako errefortzuko langile horiez gain, Osakidetzako sareko zentroetan kanpaina hedatzen lagunduko duten administrazioko 85 profesional ere gehitu behar dira.
Gripearen egungo eragina eta ospitale-kotingentziako planak
Gripearen egungo intzidentzia Euskadin hasierako fasean dago eta aurreko urteko antzeko balioak ditu: Lehen Mailako Arretan 4,5 kasu 100.000 biztanleko. Gripea diagnostikatzeko kodearekin erregistratutako ospitaleko ingresuen tasa 0,1 kasukoa izan da 100.000 biztanleko. Horrek esan nahi du denboraldiko kutsapen-mailaren goreneko puntua ez dela hasi. Hala ere, Osakidetzako ospitaleek gripearen aurkako kontingentzia-planak prestatu dituzte, eta sareko ospitaleetan oheen ehuneko bat gorde dute.
Gripearen aurkako kanpainaren helburua, aurten ere, ahalik eta pertsona gehienei txertoa jartzea da, Euskadiko herritarren txertaketa-estaldura handitzeko. Iaz 603.083 dosi eman ziren, 2024an baino % 10,8 gehiago. Instituzionalizatutako pertsonen txertaketa-estaldura % 86,4koa izan zen 2025ean, eta 65 urtetik gorakoen artean, berriz, % 65,3koa.
Osakidetzaren 2026ko gripe-kanpainaren kronograma eta xede-populazioa
Urriaren 6an hasiko da gripearen aurkako 2025eko txertaketa-kanpaina, eta 2025eko abenduaren 31ra arte iraungo du.
Txertaketa-kanpaina gripearen eta COVID-19aren ondoriozko konplikazioak izateko arrisku handiena dutenei zuzenduta dago batez ere, baita gaixotasuna konplikazioak garatzeko arriskua dutenei transmititu liezazkietenei ere.
Aurten, lehentasuna eman zaie instituzionalizatutako pertsonei eta erakunde horietako langileei, baita 6 hilabete eta 5 urte bitarteko haurrei ere. Kolektibo horien immunizazioa irailaren 28an (astelehena) hasi zen.
Urriaren 5ean, txertaketa-kanpaina orokorra hasi ko da, xede-populazioko hainbat talde txertatuta. Talde horiek honako hauek dira:
-60 urte edo gehiagokoak
-6 hilabete eta 5 urte arteko haurrak (59 hilabete arte) eta arrisku-baldintzaren bat duten 15 urtera arteko haurrak.
-Arrisku-baldintzaren bat duten pertsonak: diabetesa, BGBK, kardiopatiak, immunosupresioa, etab.
-Emakume haurdunak.
-Osasunaren eremuko eta eremu soziosanitarioko profesionalak.
-Arrisku-baldintzadun pertsonen zaintzaileak/bizikideak
-Haur eskoletako eta lehen hezkuntzako langileak (6 urte artekoekin lan egiten dutenak)
-Animaliekiko lan-esposizio zuzena duten pertsonak
-Funtsezko zerbitzu publikoetako langileak (segurtasun-indar eta -kidegoak, suhiltzaileak...)
-Espetxeetako langileak
Aurten, COVIDaren intzidentzia iaz data honetan bertan erregistratu baino goizago hasi da. Horregatik, Osasun Sailak COVID-19aren aurkako txertoa jartzea gomendatzen die 70 urtetik gorako pertsonei (iaz 75 urtetik gorakoei gomendatu zieten.) Horrez gain, gomendioa 65 urtekoengana zabaltzea erabaki dute. Kasu horretan, Osakidetzak bi txertoak egun berean jasotzea eskainiko du.
Aurreikuspenen arabera, azaroaren 2an herritar guztiei emango zaie gripearen aurkako txertoa jartzeko aukera, arrisku-talderen batean egon edo ez.
Osakidetzaren gripearen aurkako 2026ko kanpainaren kronograma:
|
Irailak 28 |
Urriak 27 |
Urriak 19 - Azaroak 01 |
Azaroak 2 |
Abenduak 31/ Martxoak 31 |
|
Egoitzetan+ haurrekin hasi |
Kanpaina orokorraren hasiera (xede-taldeak) |
Txertoguneak-Aurretiko hitzordurik gabeko txertaketa-guneak |
Herritar guztiengana orokortzea |
Helduak/haurrak kanpainaren amaiera |
Nola eskatu txertoa jartzeko zita?
Oro har, kanpainaren xede-populazioak du zita eskatzeko lehentasuna. Horrenbestez,
Xede-populaziokoa bazara, eskatu hitzordua Osakidetzaren webgunearen bidez, zure osasun-zentrora deituta edo 900 20 30 50 zenbakira.
Xede-populazioaren parte EZ bazara: Itxaron azaroaren 2ra arte. Egun horretatik aurrera, zita eskatu ahal izango duzu gripearen aurkako txertoa jartzeko, web-orri honen bitartez edo zure osasun-zentrora edo 900 20 30 50 zenbakira deituta.
- Aurten, herritar guztiek izango dute zitarik gabe txertatzeko aukera, urriaren 19tik azaroaren 1era arte, Osakidetzak gaitutako txertoguneetan.
- Gainera, 80 urte edo gehiagoko pertsonei (biztanle ahulenak) banan-banan deituko diete txertaketa-hitzordua eskaintzeko.
- Horrez gain, aurreikusita dago txertoa hartzera gonbidatzeko SMS eta Whatsapp mezuak ere bidaltzea:
Joan den astean, 62.506 gonbidapen bidali zitzaizkien 6 hilabete eta 14 urte bitarteko haurrei, eta 68.328 mezu 80 urtetik gorakoei. Aurreikuspenen arabera, xede-populazioko taldeetako beste kolektibo batzuek ere jasoko dituzte txertaketarako gonbidapenak, hala nola 60-64 urte bitarteko pertsonek, haurdunek eta haurrak dituzten familiek.
Txertoguneak, Aurretiko hitzordurik gabeko txertaketa-puntuak
Txertoak gripearen aurkako txertaketa-kanpainako ohiko puntuetan emango dira, hots, Osakidetzako osasun-zentro guztietan eta ospitaleetan. Kontsultetara joaten diren eta ospitalizatuta dauden pazienteei emango zaizkie, xede-populazioaren parte badira.
Gainera, haurrak txertatu daitezen errazteko, pediatriako txertaketa-ordutegiak zabalduko dira, eskola-ordutegiarekin bat etorriko ez direnak.
Berritasun gisa, aurreikusita dago txertoguneak jartzea, zeinak txertaketa-puntuak izango baitira, aurretiaz zitarik eskatu gabe joan ahal izateko.
Hiriburuetan (Bilbo, Donostia eta Gasteiz), puntu horiek astelehenetik igandera izango dira erabilgarri, 08:00etatik 20:00etara; Gasteizen izan ezik, non asteburuan 09:00etatik 21:00etara egongo baitira. Gainerako Zerbitzu Erakunde Integratuei (ESI) dagokienez, astelehenetik ostiralera egongo dira zabalik, 15:00etatik 20:00etara.
Txertoguneetan, herritar guztiei jarriko zaie txertoa, baita haurrei ere. Gune horietan, txerto-mota kasu bakoitzerako gomendioen arabera aukeratuko dute: 75 urteko edo gehiagoei, adjubatua jarriko zaie; 24 eta 59 hilabete bitarteko haurrei eta arrisku-baldintzadun 15 urtetik beherakoei, sudur barnekoa; eta gainerako xede-populazioari, berriz, inaktibatua.
Haurren txertaketaren kasuan, aurreikuspenen arabera, txertogunetako txertaketa-taldeetan prozesua hobetzeko eta segurtasuna indartzeko gaitasun pediatrikoak dituzten erizainak egongo dira.
Hona hemen aurreikusitako txertoguneen zerrenda:
|
ESIa |
Zitarik gabeko txertogunea |
Irekiera-egunak-orduak |
|
ARABAKO ESIa |
San Martingo OZ |
Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20:00etara Larunbatetan eta igandeetan, 9:00etatik 21:00etara |
|
BILBO-BASURTUKO ESIA |
Saenz de Buruaga OZ |
Astelehenetik igandera, 08:00etatik 20:00etara |
|
DONOSTIALDEKO ESIa |
Groseko OZ |
Astelehenetik igandera, 08:00etatik 20:00etara |
|
ESIa |
Zitarik gabeko txertogunea |
Irekiera-egunak/ordutegiak |
|
BARAKALDO-SESTAOKO ESIa |
San Eloy Ospitalea |
Astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 20:00etara |
|
EZK-ENK-GURUTZETAKO ESIa |
Errepelegako Anbulatorioa |
Astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 20:00etara |
|
BARRUALDE-GALDAKAOKO ESIa |
Amorebietako OZ |
Astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 20:00etara |
|
URIBEKO ESIa |
Mungiako OZ |
Astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 20:00etara |
|
BIDASOKO ESIa |
Irun Erdialdeko Ambulatorioa |
Astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 20:00etara |
|
DEBABARRENEKO ESI |
Torrekuako OZ (Eibar) |
Astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 20:00etara |
|
DEBAGOIENEKO ESIa |
ARRASATEKO OZ |
Astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 20:00etara |
|
TOLOSALDEKO ESI |
Tolosako OZ |
Astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 20:00etara |
|
GOIERRI-UROLA GARAIKO ESIa |
Beasaingo OZ |
Astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 20:00etara |
|
Arabako Errioxako ESIa |
Ohiko zentroetako agendak indartuko dituzte |
Astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 20:00etara |
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)