Osakidetzak 2023-2024-2025eko EPEko lehen azterketen datak eta ordutegiak iragartzen ditu

Argitalpen-data: 

Osakidetza_OPE.jpg
  • Hautaketa-probak BECen egingo dira, ekainaren 19an (ostirala), 20an (larunbata) eta 21ean (igandea), eta hiru ordu-bloketan banatuko dira: 9:30, 13:30 eta 17:30.

Martxoaren 23an, izena emateko epea ireki zen Osakidetzak deitutako 2023-2024-2025eko Enplegu Publikoaren Eskaintzako 9 kategoria profesionaletan. Kategoria horiei dagozkien azterketak 2026ko ekainean egingo dira, BECen (Barakaldo), eta, orain, Osakidetzak horien ordutegiak EPEaren webgunean argitaratu ditu.

Hautaketa-probak BECen egingo dira, ekainaren 19an (ostirala), 20an (larunbata) eta 21ean (igandea), eta hiru ordu-bloketan banatuko dira: 9:30, 13:30 eta 17:30.

Probak leku, egun eta ordu hauetan egingo dira:

Kategoria

Lekua

Data

Ordua

ADMINISTRAZIOKO ETA KUDEAKETAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA / TÉCNICO SUPERIOR ADMINISTRACIÓN Y GESTIÓN

BEC

2026/06/19

9:30

FISIOTERAPEUTA

BEC

2026/06/19

13:30

LABORATEGIKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA / TÉCNICO/A ESPECIALISTA LABORATORIO

BEC

2026/06/19

17:30

 

 

 

 

ZELADOREA / CELADOR/A

BEC

2026/06/20

9:30

ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA/ AUXILIAR DE ENFERMERÍA

BEC

2026/06/20

13:30

ZERBITZUETAKO LANGILEA /  OPERARIO/A DE SERVICIOS

BEC

2026/06/20

17:30

 

 

 

 

ERIZAINA

BEC

2026/06/21

9:30

ADMINISTRAZIOKO LAGUNTZAILEA / AUXILIAR ADMINISTRATIVO/A

BEC

2026/06/21

13:30

ADMINISTRARIA

BEC

2026/06/21

17:30

Osakidetzako enplegu publikoko eskaintzako deialdi berri honetan, 2023/2024/2025eko EPEan, hainbat berritasun dago aurreko EPEekin alderatuta. Probaren nota gorde ahalko da, eta test motako azterketa bakarra egingo da. Osakidetzak eskuragarri jarri du hautaketa-prozesu bakoitzaren galdera-sorta, hautagaiek errazago presta ditzaten probak.

Osakidetzaren 2023-2024-2025eko EPE berrian, guztira, 5425 lanpostu eskainiko dira (2160 berriak izango dira) 107 lanbide-kategoriatan. Ekainaren 19an, 20an eta 21ean lehen hautaketa-probak egingo dira, 9 lanbide-kategoriakoak izango direnak eta, hain zuzen ere, kategoria horien artean normalean izangai gehien biltzen dituztenak egongo dira.

2023-2024-2025eko EPE honekin, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Osakidetzako plantilla egonkortzearen eta sistema publikoa indartzearen alde egindako apostua sendotzen dute, Euskal Osasun Itunetik eratorritako konpromisoekin bat etorriz.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)