Ondo lo egin, hobeto bizi: atsedenaren garrantzia gure osasunean

Argitalpen-data: 

Ondo lo egin, hobeto bizi: atsedenaren garrantzia gure osasunean

Joan den martxoaren 13an, ostirala, Loaren Munduko Eguna ospatu zen. "Ondo lo egin. Hobeto bizi" lelopean, urteroko hitzordu honek helburu argi bat du: gizartea sentsibilizatzea atsedenak gure osasun fisiko, mental eta emozionalerako duen berebiziko garrantziaz.

EAEko Administrazio Orokorreko Prebentzio Zerbitzutik eta haren erakunde autonomoetatik eta Osasuna Sustatzeko Zerbitzutik loaren higieneari buruzko jardunaldi bat antolatu dute, gaur, 2026ko martxoaren 23an Lakuan. Jardunaldi honetan Osakidetzako bi hizlarik ondo lo egitearen alde duten ezagutza eta esperientzia azalduko dute. 

Era berean, Prebentzio Zerbitzuak atsedena hobetzeko 6 aholku helarazi ditu:

  • Egunero ordu berean oheratu eta jaikitzeak erloju biologikoa erregulatzen laguntzen du.
  • Lo ona errazteko, saihestu egunez lo egitea (gehienez 20 minutu).
  • Afari astunak, kafeina eta alkohola saihestea komeni da, batez ere egunaren azken orduetan.
  • Iluntasunak, isiltasunak eta tenperatura atseginak loak hartzen laguntzen dute.
  • Zure ohea atseden hartzeko leku aproposa da, baina ez lo egin aurretik telebista ikusteko edo jateko.
  • Ona da norberaren osasunerako ariketa fisikoa aldizka egitea, baina ez oheratu aurreko orduetan.

Guzti honengatik, gogoratu: "Hobeto bizi nahi baduzu, ondo lo egin behar duzu".

Loaren inguruan gehiago jakin nahi baduzu Sapiens programako kapitulo hau entzutera gonbidatzen zaitugu.