URAk jendaurrean jarri du Zumaiako Oikia auzoko saneamenduaren proiektu eguneratua

Argitalpen-data: 

Oikia
  • Jarduerak hobekuntza teknikoak dakartza eta funtsezko irtenbideak egokitzen ditu Oikiako, Aizarnazabalgo eta Xey-ko industrialdeko hondakin-uren bilketa eta tratamendua eraginkorragoa egiteko

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailari atxikitako URA-Uraren Euskal Agentziak jendaurrean jarri du "Zumaiako Oikia auzoko saneamendu-proiektua", eguneratu eta hasierako onarpena eman ondoren. Jardueraren helburua Aizarnazabaletik, Oikia auzotik eta Xey industrialdetik datozen hondakin-urak bildu eta Basustako (Zumaia) HUA-ra bideratzea egoki araztuak izan daitezen.. Horrela, eremu horretan dauden isurketak ondo kudeatu ahalko dira, eta inguruneko ingurumen-kalitatea hobetuko da.

Horretarako, kolektore, ponpaketa-estazio eta bultzada-sare egokitu bat ezartzea aurreikusi du proiektuak: trazadura hobetua; sare bereizle batean oinarritua (hondakin-urak eta euri-urak, bakoitza bere hoditik);  emari handiagoak bere gain hartzeko gai. Xedea da hondakin-uren garraiatzea eraginkorragoa eta kontrolatuagoa bermatzea, ibilgura isurketak kentzea eta ingurunearen ingurumen-kalitatea hobetzea. Proiektuari buruzko informazioa

Proiektu eguneratua, baldintza berrietara egokitzeko

Orain jendaurrean jartzen den proiektua aurreko proiektua berrikusi eta eguneratzearen emaitza da — baldintza teknikoen eta lurralde-baldintzen bilakaerara egokitzeko. Hainbat aldaketa garrantzitsu sartu dira:

  • Hasieran aurreikusitako eraikuntza-soluzioa birdefinitu da, eta alternatiba efikazagoa (hondakin-uren isurketen bilketa) eta eraginkorragoa (ur-ingurunearen ingurumen-hobekuntzari dagokionez itzulera handiagoko inbertsioa) planteatzen da.
  • Ponpaketa- eta bulkada-sistema berriz ehundu da saneamendu-sistema, kokapen eta trazadura berriekin.
  • Jatorriz diseinatu ziren emariak eguneratu dira, zeinak hondakin-uren ekarpen berriak ahalbidetuko dituen.
  • Euri-uren eta hondakin-uren arteko bereizketa handitu da, hondakin-uren tratamenduaren eraginkortasuna handitzeko.
  • Halaber, aurrekontua berrikusi da eta aurreikusitako gauzatze-epea luzatu da, jarduketaren nondik norako eguneratuarekin bat etorriz.

Jendaurreko informazioa

Proiektuaren hasierako onarpenarekin, URAk jendaurreko informazio-aldia ireki berri du. Epe horretan, dokumentazioa kontsultatzeko eskuragarri egongo da, eta herritarrek, erakundeek eta administrazio interesdunek alegazioak eta iradokizunak aurkeztu ahal izango dituzte. Izapide hori administrazio-prozeduraren mugarrietako bat da: jardueraren azken definizioan gardentasuna bermatzea eta parte-hartze publikoa bultzatzea helburu.

Jendaurrean jartzeko epea amaitu eta jasotako ekarpenak aztertu ondoren, URAk proiektua izapidetzen jarraituko du, behin betiko onartzeko eta ondoren lizitatzeko.