Nerea Melgosa sailburuak "Zahartzaroa: pertsona nagusientzako arretaren 2030erako ikuspegia" biltzarrean parte hartu du

Argitalpen-data: 

JCA_2143.jpeg

Euskal Geriatria eta Gerontologia Elkarteak antolatutako ZAHARTZAROA kongresuan, atzo Donostiako Olarain gunean hasi eta gaur amaituko den horretan , 150 aditu eta 40 hizlari inguru ari dira parte hartzen, 2030era arte adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko beharrezkoak diren gakoak aztertzeko helburuarekin.

XXII. Zahartzaroa Kongresuan egoitzen-eredua, hauskortasuna, dementzia eta berrikuntza aztertzen ari dira adinekoen arretan. Hitzorduak osasun, gizarte eta komunitate-arloko profesionalak biltzen ditu, baita zahartzearekin eta iraupen luzeko zainketekin lotutako erakundeetako, ikertzaileetako eta entitateetako ordezkariak ere, datorren hamarkadan adineko pertsonen arretak izango dituen erronka nagusiei buruz hausnartzeko.

Atzo arratsaldean egin zen irekiera-jardunaldian, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak azpimarratu zuen emakume eta gizon askoren aldarrikapenari eta lan politiko eta sozialari esker, gaur 70 urte edo gehiago dituzten pertsonek ohitura hobeak, eskubide hobeak eta bizi-kalitate askoz hobea dituztela. "Hori guztia posible izan da gizarte-mugimenduetatik, elkartegintzatik eta administrazioetatik egindako aurrerapausoei esker. Baina baita berrikuntza, akademia eta ikerketa arloek emandako bultzadari esker ere" azaldu du Nerea Melgosak. Sailburuak gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak duela aste gutxi aurkeztu zuela Adinekoekiko Euskal Estrategia berria, etapa horretan dabiltzan pertsonak ondo egoteko, ondo bizitzeko eta ondo sentitzeko printzipioan oinarrituta.

Gaurko jardunaldian, Emilio Solak, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko Saileko Politikako aholkulariak euskal egoitza-ereduaren etorkizunari buruzko hitzaldi bat emango du.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)