Mugiment Ekintza Plana minutu baten

Argitalpen-data: 

Mugiment Ekintza Plana minutu baten

Datorren urriaren 16an, goizeko 10:30ean, Donostiako Ernest Lluch kultur etxean bilduko gara Mugiment Ekintza Plana aurkezteko.

Ekitaldi honetan, planaren gako nagusiak azaltzeaz gain, orain arte erakunde desberdinek jarduera fisikoa eta ohitura osasungarriak sustatzeko hartu dituzten konpromisoak jarriko ditugu mahai gainean. Orain arteko konpromisoak Mugiment webguneko konpromisoen atalean kontsulta ditzakezu.

Aurkezpenaren atarian, Mugiment Ekintza Planaren oinarriak, erabilitako metodologia eta helburu nagusiak modu bisual eta laburrean ezagutzeko bideo bat prestatu dugu.

Ekitaldian parte hartzeko, bete izen-emate galdetegia urriaren 14a baino lehen.