- Proiektuak 1,9 milioi euroko aurrekontua du, eta parkearen eta hirigunearen artean trenbideak eragindako deskonexioa konponduko du
Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailak, Euskal Trenbide Sarearen bitartez, argi berdea eman dio Elgoibarren oinezkoentzako pasabide irisgarri bat eraikitzeari, Bilbo-Donostia trenbideak banatzen dituen Urruzunoko parkearen eta hirigunearen arteko loturarik eza konpontzeko.
Erakunde publikoaren kontratazio-organoak, bere azken bileran, 1,9 milioi euroko aurrekontua eta 15 hilabeteko egikaritze-epea dituen proiektuaren lizitazioa onartu du. Proiektu horren arabera, igogailua eta eskailera izango dituen pasabide bat instalatuko da Toletxe kalean, eta Urruzunoko parkean igogailuaren zain egoteko gune txiki bat egingo da.
Pasabideak 3 metroko zabalera aldakorra izango du Urruzuno aldean, eta 6 metrokoa igogailuarekiko eta eskailerarekiko loturan, bietan igogailutik erraz irten ahal izateko. Eskailerak 2,5 metroko zabalera izango du. Pasabidea zeharka egongo da trenbidearen gainean, 31 metro inguruko argiarekin.
Urruzunoko parkearekin lotzeko, egungo bidezidorra desbideratu behar da, kalistenia praktikatzeko erabiltzen den azalera inguratzen duen bihurgune leunaren bitartez, lorategia izango duen maldarekin gaindituko den bidearen eta trenbidearen arteko 35 cm-ko desnibelarekin. Urbanizatze-lanen barruan, komun autogarbitzaile bat instalatuko da igogailu-dorrearen eta inguruko elkarte gastronomikoko terrazara sartzeko eskaileraren artean.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)