- 35.000 euroko dirulaguntzak jarraipena ematen die 2024an eta 2025ean emandakoei, 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako gertakariak ikertzeko, dokumentatzeko eta zabaltzeko lanetan aurrera egiteko
Gobernu Kontseiluak, María Jesús San José Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak proposatuta, Asociación de Víctimas del 3 de Marzo – Martxoak 3ko Bitimen Elkarteari dirulaguntza ematea onartu du astearte honetan. Laguntza horren bitartez, 35.000 euro jasoko ditu 1976ko martxoaren 3an Gasteizen gertatutakoari buruzko ikerketa, inbentariatze, dokumentazio eta zabalkunde lanak bultzatzen jarraitzeko. Dirulaguntza horrek jarraipena ematen die 2024an eta 2025ean zenbateko berarekin emandakoei.
Laguntza horri esker, Martxoak 3 Elkarteak bere dokumentu-funtsak, esperientzia eta baliabideak, Martxoaren 3ko gertaerak eta memoria ezagutu eta zabaltzeko ezinbestekoak direnak, Gogora Institutuaren eskuetan jartzen jarraituko du. Horrela, Gasteizko historia markatu zuten gertakari haien memoria ezagutzen eta zaintzen jarraituko da.
Finantzaketa-lerro horrek ahalbidetuko du ikerketa-proiektuak ez direla geldituko ziurtatzea, gertatutakoaren azterketa zorrotza, dokumentu-iturri berriak identifikatzea eta Martxoaren 3ko memoria historikoaren transmisioa indartuz. Gogora – Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua arduratuko da laguntza kudeatzeaz, ordainketa izapidetzeaz eta funtsak behar bezala justifikatzen direla gainbegiratzeaz.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)