Ez jarri kontsumoa jokoan

Argitalpen-data: 

M15, Kontsumitzailearen Mundu Eguna

Ez jarri kontsumoa jokoan

1962ko martxoaren 15ean, Estatu Batuetako orduko presidenteak, John F. Kennedyk, kontsumitzaileen oinarrizko eskubideak aldarrikatu zituen lehen aldiz Kongresuan. Hitzaldi hura mugarri izan zen ondasunak eta zerbitzuak eskuratzen dituztenen nazioarteko babesean.

Orduz geroztik, data hori kontsumitzaile gisa ditugun eskubideak defendatzeko konpromiso globalaren sinbolo bihurtu zen.

Kontsumobiden M15a ospatzen dugu Euskadiko herritarrei gogorarazteko kontsumo-eskubideak ditugula eta eskubide horiek erabiltzea ekonomia bidezkoagoa eta gardenagoa indartzeko modurik onena dela. Horregatik, aurten mezu argia zabaltzen dugu:

EZ JARRI KONTSUMOA JOKOAN

Ingurune digital eta globalizatu batean, erosteko erabaki bakoitzak berebiziko garrantzia du. Irakurtzen ez diren kontratuak, jarkiezinak diruditen eskaintzak, automatikoki berritzen diren harpidetzak... Arazo horien aurrean, garrantzitsua da kontsumo arduratsuko ohiturak eraikitzen hastea.

Kontsumobidek laguntzen dizu erostean zure burua saldu ez dezazun.

Egunero lan egiten dugu zure eskubideak defendatzeko, gatazkak konpontzen laguntzeko, kontsumoaren arloko prestakuntza sustatzeko eta aholkuak emateko, modu arduratsu eta iraunkorrean eros dezazun.

Kontsumitzaile informatu batek bere poltsikoa babesteaz gain, bere segurtasuna, denbora eta eskubideak ere babesten ditu.

M15ean, Kontsumitzailearen Mundu Egunean, erosi aurretik informatzera, kontratuen letra txikia irakurtzera, kontsumo kontzientearen aldeko apustua egitera eta beharrezkoa denean erreklamatzera gonbidatzen zaitugu. Hartu zure erabakien kontrola!