Liburutegi Zerbitzuak bere webgunean eLiburutegiaren erabilera‑estatistikei buruzko atal berria jarri du martxan. Ekimen honen bidez, urrats garrantzitsua eman da gardentasun handiagoaren alde, eta euskal herritarrei irakurketa digitalaren inguruko informazio eguneratua eta eskuragarria eskaintzeko helburua indartu da.
Atal berriak xehetasunez jasotzen ditu eLiburutegiaren erabilerari buruzko datuak: 2022-2025 aldiko txostena, udalerri bakoitzean egindako mailegu kopuruari buruzko mapak, gehien mailegatu diren izenburuak, erabiltzaile berrien eta aktiboen kopuruaren bilakaera eta beste hainbat adierazle. Informazioa modu bisualean aurkezten da, mapen eta grafiko interaktiboen bidez, interpretazioa eta analisia errazteko.
Atal berria dagoeneko eskuragarri dago Liburutegi Zerbitzuaren webgunean, eta aldian-aldian eguneratuko da datu berrienekin.
