Irailaren 5ean, Lekeitioko portua itxita egongo da egun osoan, Antzar Eguna ospatuko dela eta. Ondorioz, itsasontziek debekatuta izango dute portura sartzea, bertatik irtetea edo nabigatzea.
Era berean, abuztuaren 28tik, irailaren 10era arte mugatuta egongo da portuko mugikortasuna, eta ez da ez transitoko ontzirik hartuko ez eta garabi-zerbitzurik egongo. Behin ospakizunak amaituta, ontziek beren amarratze-lekuetara itzuli beharko dute, ezarritako ordena errespetatuz, gorabeherarik izan ez dadin.
Euskadiko Kirol Portuak erabiltzaileei informazioa ematen jarraituko du eta portuko langileekin harremanetan jartzera animatzen ditu, zalantzak argitzeko edo koordinazio-beharrak kudeatzeko.