Lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburu, Ibone Bengoetxeak agerraldia izan du gaur Legebiltzarrean PISAren gaiari lotuta.
Bere hitzartzean, emaitzak zorroztasunez eta ebidentzian oinarrituta aztertzearen garrantzia azpimarratu du, hezkuntza-arloan eragina duten faktoreen konplexutasuna kontuan hartuta.
Lehendakariordeak amaieran adierazi du ez dagoela euskararen eta hezkuntza-kalitatearen artean aukeratu beharrik. Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa euskararen biziberritzean aurrera egiten jarraitzea da, haren ezagutza, erabilera eta presentzia soziala indartuz, hezkuntza-sistemarekin elkarlanean.
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)