Lehendakariordeak artearen komunitatearen balioa aitortu du Arte Ederren Bilboko Museoaren aro berriaren baitan

Argitalpen-data: 

2026_10_03_Museo_BB.AA._Bilbao_I_0269.jpg

Arte Ederren BILBOKO Museoak artistak, galeristak, kulturako profesionalak, museoak eta arte-zentroak, unibertsitateak, fundazioak eta bildumagileak bildu ditu gaur artearen komunitatearekin egindako topaketan, aro berri honen aurkezpen publikoaren barruan. (Urriaren 5ean Museoaren inaugurazio ofiziala izango da).

Ibone Bengoetxea lehendakariordeak hamarkadetan zehar Euskal Artearen Sistema sendotzeko egindako lana aitortu du. Sistema hori erakundeen eta kulturako eragileen arteko lankidetzari esker eraiki da. “Gaur hemen sistema bat ikusten dugu. Eta sistema hori urteetako lanaren emaitza da”, adierazi du. Testuinguru horretan, Arte Ederren Bilboko Bilboko Museoak sistema horretan duen funtsezko zeregina eta artearen komunitatearentzako topagune gisa duen eginkizuna azpimarratu ditu.

 
 

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)