Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea lehendakariordeak honako adierazpenak egin ditu:
“Euskararen inguruan gizartea banatzen duen guztiak bere etorkizuna ahultzen du. Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea. Korrika beti izan da euskararen inguruko topagune sozial handia. Horregatik, garrantzitsua da batzen duen espazioa izaten jarraitzea, ez banatzen duena. Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu. Euskarak aliantza zabalak eta espazio partekatuak behar ditu, bizikidetza indartzeko.”
Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)